viernes, 1 de abril de 2011

2011ko apirilak 1

I
ritsi da apirila, bai, konturatu orduko apirilaren 1a da. 2011.urtean sartu gara; udaberrian sartu gara eta hilabeteak aurrerantz doaz. Ate joka dugu Aste Santua eta ate joka baita gogoratzeko Bonbardaketa ikaragarriaren eguna, nola ahaztu! Alemaniarrak Gernika 1937ko apirilaren 26an bonbardatu zuten, eta laster dugu urteurrena hemen. Gernikar zein inguruko jendearentzat oso berezia da data hori. Askok inoiz ulertu ez dugun arrazoi batzuengatik eta urte askotan zehar egileak nortzuk ziren argi jakin gabe, beti bizi izan baikara bonbardaketaren gerizpean.
Ume umetatik erakutsi digute Gernikan eta inguruan bizitakoa astelehen hartan. Baserritarrak asteroko azokan bildu zirenean hasi omen ziren sirena hotsak eta ondorengo bonbardaketa. Batzuk babesteko aukera edo suertea izan bazuten ere, asko izan ziren bertan harrapaturik geratu zirenak: nagusiak, gazteak, haurrak…  han ez omen zegoen diskriminaziorik. Herria sutan; kaleak odoletan; herritarrak akabaturik.
Ahazteko modukoa dela deritzozue? Ez dut uste ahaztekorik dutela gernikarrak, ahaztekorik dutela hegazkin haien zarata hotsa, bonba haien hotsa, seme alabak bilatzen zebiltzan guraso haien sumina,… ez dut uste, gernikarrak hori ahaztekorik dugunik.

Nire hausnarketa hau, aurrerantzean idatzi nahi ditugun bonbardaketaren gora beheren sarrera izan daiteke. Nire asmoa, zuei hemen gertatutakoa eta gaur egun oraindik bizi dituen ondorioak erakustea da; Gernika, gure lurraldeetatik at, hain ezagun egin zuen zoritxar horren berri ematea da.
Egia esan, gerrateak, bonbardaketek,… han edo hemen izan, pertsonen sufrimenduak ez du mugarik ezagutzen.

Izaro Bideguren

1 comentario:

  1. Hurrengo apirilak 26an 74 urte betetzen dira Gernika bonbardatua izan zenetik. Bonbardaketa hau, Pablo R. Picassok irudikatu zuen munduan zehar oso ezaguna den “Guernica” margolanean, gaur egun, Bakea eta Giza Eskubideen ikur bezala ezagutzen dena.

    Zure atxikimendua eskatzen dugu gure ustez zilegi den aspaldiko aldarrikapen honen alde: “Guernica-Gernikara” ekar dezatela.

    http://www.guernicagernikara.net/home/?page_id=80

    ResponderEliminar