miércoles, 23 de julio de 2014

Madalenak

Urtero legez, atzo Madalena  eguna ospatu zen Bermeo, Mundaka eta Elantxoben. Uztailaren 22an Bermeotarrak Izaro uhartea beraiena dela aldarrikatzeko alkateak, teila bat botatzen du Izaro irlako uretara, Bermeoko lurrak horraino heltzen direla adieraziz: “Honaino heltzen dira Bermeoko ituginak!” esanez.


Elantxobe repite dispositivo de seguridad en 'Madalenas' pese a caer en domingoJaia goizean hasten da;  bai Bermeo eta baita Mundakako itsasontziak ere, udal agintariekin batera Izaro uhartera abiatzen dira esandako teila jaurtiketa egiteko. Handik Elantxobera joaten dira, non bertako alkateak ongi etorria ematen dieten ohorezko aurreskua eginez eta  makila eskainiz Bermeoko alkateari. Egun zoragarria izaten da Elantxobekoa, orain dela urte batzuetako jende andana alde batera utziz, jai giroaz gozatzeko moduko eguna delako. Arratsaldean, Mundakan parada egin ostean, itsasontzi guztiak bueltatzen dira Bermeora bertan ospakizunarekin jarraitzeko asmoz.


Historia
Historiak dio, orain dela urte asko, Bermeok eta Mundakak Izaro uhartea norentzat izango zen zehazteko arraunean lehiatu zutela. Herri bien fede ona ziurtatzeko, Elantxobeko herria jarri zuten epai gisa. Lehiaketa hura Bermeok irabazi zuen eta handik aurrera urtero egiten da ospakizun hau Izaro uhartea Bermeotarrena dela goraipatzeko.



Izaro Bideguren