jueves, 26 de septiembre de 2013

EUSKAL JAIA 2013 ETA URUNE HOTELAREN PROMOZIOA

Urriak 5 ean,hurrengo larunbatean  ohikoa bihurtu den bezala, Euskal Jaia ospatuko da  Gernikan, antzinako ohiturak berreskuratuz. Urteen poderioz handitzen eta indartzen joan den egun garrantzitsu honek bere pisua hartu du urriko ekitaldietan eta gernikarrak izan edo ez, denok dotore jantzita, egun aproposa pasatzera animatzen dira  aspaldiko ohituretara bueltatuz.
Egun honi hasiera behar den bezala emateko, azoka berezia izaten da sukalkia eta ardoarekin. Umeak dituzuenoi, esan beharra dago umeen txokoa ere badagoela merkatu plazan, jolas ugarirekin. Txupinazoa hamabietan hasten da, eta ostean kupel zabaltzea eta taloen txosnak izaten dira kaleetako jabe.
Herriko karriketan zehar, Euskal Herriko kanta zahar eta barriak entzun ahal izango dira hainbat udalerritako kantuzaleekin, eta  pertsonai mitologikoak hauen ohorezko laguntzaile.
Herri kirolekin gozatzeko tartea ere eskaintzen da egun honetan.
 Euskal jaia borobiltzeko nola ez sabelak bete behar eta honetarako herri bazkaria izango da merkatu plazan giro euskaldun ezin hobeagoarekin,postreetarako Kantak eta dantzak izango bait  dira Urdaibai  eta Elai Alai dantza taldearen eskutik.
Iluntzean,  pasilekuan Egan taldeak emango dio bukaera egunari bere akorde ezagunekin.

Anima zaitez Urriak 5 eko Euskal Jaira Gernikan eta gogoratu URUNE Hotelak egin duen aparteko PROMOZIOA aste buru ahazte ezina izan dezazun !!





jueves, 12 de septiembre de 2013

AINTZINAKO TRADIZIOAK / TRADICIONES ANTIGUAS/ ANCIENT TRADITIONS

Uda aurrera doa eta udako baserri lanak ere bukatzear daude. Argazkian, gure auzokoak “bedar-sikuten”; hau da, negurako abereentzako jana biltzen.
Euskalherrian antzinatik ohi den legez, trukea egiten dugu guk ere auzokoekin; hau da, elkarkidetza denon onerako. Guk landak eskeini behiak bazkatzeko eta beraiek gure landak zaindu eta erabili. Aintzinako ohitura zaharrak, gaur egungo egoerarekin, kontutan hartzekoak

El verano va tocando a su fin y también los trabajos propios de esta época . En la foto,  nuestros vecinos haciendo "hierba seca"; es decir, el heno que se almacenará para alimentar al ganado en invierno.
Esta es una muestra de la pervivencia de antiguas tradiciones como el trueque o intercambio solidario, muy extendidas en el País Vasco. En este caso, el Hotel Urune cede sus pastos para alimentación del ganado a cambio de su mantenimiento y cuidado esmerado. Son tradiciones que vienen de antiguo y que quizá merezca la pena recuperar, teniendo en cuenta  la situación de hoy en día. 

Summer is getting finished for this year, and with this, the own work of the epoque. In this photo, our neighbors are doing "dry grass" to be stored as is the food for the animals in winter.
This is an example of the survival ancient traditions such as barter or exchange solidarity widespread in the Basque Country.In this case, the Hotel Urune gives their pastures (lands) for livestock feed in exchange for their maintenance and attention.They are long standing traditions and might be worth recovering, taking into account  the situation of today.