martes, 27 de mayo de 2014

Ibilaldia 2014 Gernika - Lumon

Jadanik 23 urte pasa dira Ibilaldia azkenengoz Gernikan izan genuenetik eta egia esan atzo izan zela dirudi. 

“Ikastola, haustu euskararen oskola” izan zen orduko leloa. Jai giro, zalaparta, musika festa eta jende multzoaren oroimena datorkit burura, 10 urteko neskato koxkorra baino ez nintzan eta. Datuek diotenez 35.000 lagun inguru bildu ziren. Ez dago batere txarto.

Azkenengo lau urteetan Bermeo, Ondarroa, Trapaga eta Portugalete izan dira protagonistak eta orain guk dugu Ibilaldia ate joka.  Oraingo igandean ospatuko da, ekaina estreinatzen hileetan komunikabide guztietan iragartu den ikastolen arteko festa garrantzitsu hau.

Eguna koloretsu hasteko ametsa dute Ikastolak, graffiti erakustaldiekin sari bikainez josita eta hau dena dantza taldeez animatuta.  Badakigu leloa “Euskararen bihozfera “ hitz joko polita eginez: euskararen bihotza, euskararen biosfera, Urdaibai biosferaren erreserba erdi erdian. Euskara dugun altxorra gure ingurumena babesten dugun bezala babestuz.

Ibilaldi guztietan gertatzen den bezala, hemen ere ibilbide bat dago finkatuta, eta hau egiteko ingurumenaren zainketa berezia eskatzen da antolatzaileen eskutik, Gernikako Seber Altube ikastola hain zuzen ere. Oinez edo bizikletaz egitea gomendatzen da eta honetan gain, hondakinak birziklatu eta lurrera ez botatzea, uraren kontsumo arduratsua, atmosferaren kutxaduraren kontra, kultur elementu, paisaia eta naturaren elementuak kutxatu gabe eta hondatu gabe ibiltzea .

Goizeko 10 etan emango zaio hasiera Europako parketik Ibilaldiari eta ikusten duzuen bezela ez dago adin mugarik,  ezta amaiera ordurik ere. 100.000 pertsona inguru espero dira oraingo urteko jardunaldian.  Gernika guztia hartu da ibilbide bezala, Lurgorritik Forura arte eta buelta,  ibilbidean zehar ere txistulari, trikitilari, gaitero etabar egongo direlarik jaia poz giroz animatzeko.

Urune Hoteletik bat egiten dugu gure herrian ospatzen den Ikastolen jai honekin gure printzipioekin bat egiten duten hainbat elementu lantzen bait dira bertan: euskara eta euskal kulturarekiko atxikimendua eta ingurugiro jasangarritasuna besteak beste. Urune Hotela ere Euskararen bihozfera sendotzen!!
Ikusi jarraian jarri dizuegun egitaraua eta ibilbidea eta goza ezazu euskaraz!!





Iraultza Ibaibarriaga

Harreragilea Urune Hotelean