viernes, 19 de diciembre de 2014

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON


Konturatu orduko gabon sasoian murgildu gara, kaleak argiz eta kolorez apaindu dituzte, pinu arbolak bolaz eta lazoz beterik edonon ikus daitezke eta jende andana dabil dendetan erosketak egiten. Zer izango ote dute Gabonek jendea kalera ateratzera animatzeko?  Ez dakit erosketak eta kontsumismoa izango den baina jendearekin partekatzeko gogoak ere zerikusia duela iruditzen zait. Nire ustetan gehienoi lagunekin eta familiarekin egoteko gogoa pizten zaigu, kalean edo mahai inguruan bada ere.

Aspaldian elkar ikusi ez diren lagunak biltzeko garaia izaten da, esan beharra dago  lagun ezkutuak ere horretan lagundu duela. Honez gain, enpresa-bazkariak urte osoko tira birak alde batera uzten ditu momentu batez, eta jatordu ederrak ospatzen dira; lankideen artean, lantegiaz kanpo ere bizia dagoela erakutsiz.
Gabonak badute zerbait. Ez nuke magia hitza esango, baina bai jendearengan partekatzeko gogoa sortzen duen zerbait.

Urtea aldats goran pasatzen zaigu, egunerokotasunean, asteburua noiz helduko zain, gero oporrak noiz helduko egoten gara eta konturatu orduko joan da urtea eta hemen dira hurrengo urteko Gabonak: urteko balantzea egiteko ordua askorentzat.

Nik ez dakit adin kontua izango den, baina nagusiengandik beti entzun dudana sentitzen dut, adina aurrera doan heinean urteak ere arinago pasatzen direla. Ez dakit honen zergatia zein izango den, baina zati handi batean egunerokotasunean gero eta eginbehar gehiago izateak bere garrantzia duela uste dut. Eguneko orduak eginbehar guztiak egiteko nahikoak ez direla pentsatzearen sentimenduak urteak hegaz joatearen oinarri direla deritzot.

Eta lanean zer esanik ez; Enbor Kontsultoreak eta Urune Hotela, Urune Hotela eta Enbor Kontsultoreak. Batean ez denean bestean dugu zer egina, bietan ez baldin bada, noski. Argi dago, egun jasaten ari garenarekin ezin kexatu gintezkeela, eta ez da hori nire asmoa ere, baina, aspertzeko unerik ez dugu behintzat.
Aurton adibidez, urtean zehar arlo bakoitzak eskatzen duen lana egiteaz gain, proiektu ezberdinetan murgilduta ibili gara: kalitate sistemak egunean eramaten, Euskara plana jorratzen, 15+5 ospakizunak bezero,hornitzaile eta familiarekin, hotelean izan ditugun obrak, bezeroenganako arreta hobetzen … Gure helburua hobetzen joatea da, kalitate maila hobetzea, bai eskainitako zerbitzuan baita bizi kalitate mailan ere.

Ondorioz, eta datorren urteari begira, proiektuz beteriko izatea espero dugu, aurten izandakoen haina behintzat. Proiektu pertsonal zein lanekoak izan, gure bizia helburuz betetzea nahi dugu eta pausoz pauso, bizimodua hobetzen joatea. Baina proiektu guzti horietaz gozatzen ikasi behar dugu, horrela, datorren urtean Gabonetako bloga idazten dugunean, ziurrenik urtea hegaz pasatu izanaren sentsazioa izango dugu baina urte oparoa izan denaren sentsazioaz nagusituz.

Gure partetik desiorik onena opa dizkizuegu eta datorren urtea poztasunez beterikoa izatea.


Besarkada bat.


Izaro Bideguren

sábado, 25 de octubre de 2014

27 de Octubre: ÚLTIMO LUNES DE OCTUBRE


Este lunes, 27 de octubre se celebra la feria más importante de Gernika: el último lunes de Octubre. Históricamente, el lunes era y es día grande en Gernika, donde las y los baserritarras  de la comarca bajaban al pueblo tanto a vender sus productos como para hacer la compra. Así los lunes eran propicios para que se juntara la gente en el pueblo, convirtiendo así,  el día de la semana donde más ambiente se formaba. De ahí que en Gernika sea un dicho “Lunes Gernikes golperik bez” que significa que los lunes en Gernika no se trabaja. 






Pero como comentaba, una de las ferias más importantes de todo el año es el Último lunes de Octubre. Este día, además de las y los baserritarras de todos los lunes, vienen a Gernika tanto personas agricultoras como artesanas y productoras de más allá de la Comarca.



Aparte de los puestos que tiene cada persona agricultora/artesana también hay diferentes Txoznas a lo largo del pueblo donde se puede tomar sidra, txakoli… y el famoso Talo con diferentes acompañamientos (lo más común es el chorizo o lomo). Aunque, antiguamente el talo se utilizaba como acompañamiento de las comidas, igual que se utiliza ahora el pan, un alimento común y básico, hoy en día, el talo se ha convertido en un elemento esencial y deseado en las ferias vascas acompañado de sidra o txakoli.




También hay que mencionar que entre los productos expuestos se celebra un concurso para determinar los mejores en cada categoría como frutas, hortalizas, flores... El más sonoro es el concurso de quesos, ya que el queso ganador es subastado para poder recaudar dinero destinado a la residencia de personas mayores Calzada.

Por todo esto, os animamos a pasar el fin de semana en Urune Hotela y terminar la escapada visitando esta feria, degustando productos de la zona. Además, parece que esta vez, el tiempo ayudará.

Izaro Bideguren

martes, 30 de septiembre de 2014

EL 4 DE OCTUBRE, EUSKAL JAIA EN GERNIKA


La fiesta vasca, Euskal Jaia, se suele celebrarse como homenaje a la cultura vasca, siendo habituales los bailes, cancioneros y gastronomía vasca así como los deportes rurales típicos llamados Herri Kirolak.


Este sábado día 4 de octubre Gernika Lumo celebra su ya habitual Fiesta Vasca - Euskal Jaia- con un mercado del vino, comidad popular, danzas de mano de Elai Alai Dantza Taldea y romería, entre otras actividades. Lo que no faltará es el buen ambiente y las ganas de rememorar las costumbres de épocas pasadas.


Desde el Hotel Urune os queremos invitar a participar en esta fiesta que seguramente os sorprenderá y que esperemos que os agradará.


Izaro Bideguren

URRIAREN 4AN, EUSKAL JAIA GERNIKAN

Euskal kulturari egiten zaion omenaldiak izaten dira Euskal Jaiak; euskal gastronomia, dantza, kultura eta herri kirolaz betez herrietako kaleak, Euskal Folkloreko jaia bihurtuz.

Ondorioz, herritarrak antzinako garaietan baserritarrak hirira jaisteko erabiltzen zituzten arropa dotoreak janzten dituzte eta orduko ohiturak gogorarazten dira. Batzuk egun horretarako propio aurreko asteetan euskal dantzak entsaiatzen dituzte, beste batzuk herri kiroletan parte hartzeko prestatzen dira, herriko korala ere goiz partea kaleetan barrena abesten pasatzeko ahotsa eta sasoi bateko abestiak prestatzen aritzen dira, beste batzuk ordea, nahikoa dute arropak prest izaten egunak ekarriko duenaz gozatzeko.

Gernika-Lumon larunbat honetan, urriaren 4an, ospatuko da Euskal Jaia. Urteen poderioz jai ospakizun garrantzitsua bihurtu da, hilabete horretan ospatzen diren beste bi azoka nagusirekin batera: urriko lehen astelehena eta urriko azken astelehena. Egun horretan ez da faltako zer ikusi, egin edo dastatzekorik. Goizean, sukalki eta ardoaren merkatu bereziarekin emango zaio hasiera egunari, 12etan txupinazoa izango da eta herriko kaleetan zehar kantagunea, Elai Alai dantza taldeko kideak eta Segundo Olaeta musika eskolakoen kalejira egongo da. Hauez gain Herri Kirolen erakustaldiak eta Elai Alai dantza taldekoen Erregelak ere ikusteko eta bertan parte hartzeko aukera izango da. Arratsaldean, herri bazkariaren ondoren, turutada eta erromeriaz ere gozatu ahal izango da .


Urune hotelak ere bat egin nahi du jai honekin. Animatu zaitez gurekin Euskal kultura tradizionalean murgiltzera!

Izaro Bideguren

lunes, 18 de agosto de 2014

ANDRA MARI ETA SAN ROKE JAIAK 2014



Gernika - Lumoko Jaien Egitaraua


ABUZTUAK 9 zapatua

10:30 GERNIKA-LUMOKO ESKOLA ARTEKO V. RUGBY TXAPELKETA
Urbietako Rugby zelaian. TAG Rugby erara jokatuko da (zapiekin). 1997
urtetik aurrera jaioak, gutxienez 7 jokalari talde bakoitzean. Izena ematea
Urbietan bertan, egun berean, doan. Txapelketaren ostean, luncha parte
hartzaileentzako. Gernika Rugby taldeak antolatuta.

ABUZTUAK 10 domeka

11:00 CONPAK-SPORTING Traman.
10:00etan izena ematea eta entrenamenduak. Ehiztari, Arrantzale eta
Tiratzaile elkarteak antolatuta.

ABUZTUAK 11 astelehena

Nazioarteko VII. zesta-punta txapelketa. Jai Alai frontoian. Euskal Jai Alai eskolak
antolatuta.
10:30ean umetxoak, umeak eta gaztetxoak
17:00etan seniorrak

ABUZTUAK 12 martitzena

Nazioarteko VII. zesta-punta txapelketa. Jai Alai frontoian. Euskal Jai Alai eskolak
antolatuta.
10:30ean umetxoak, umeak eta gaztetxoak
17:00etan seniorrak

ABUZTUAK 13 eguaztena

Nazioarteko VII. zesta-punta txapelketa. Jai Alai frontoian. Euskal Jai Alai eskolak
antolatuta.
10:30ean umetxoak, umeak eta gaztetxoak
17:00etan seniorrak

ABUZTUAK 14 - BEZPERA EGUNA - eguena

10:30 FINALA Nazioarteko VII. zesta-punta txapelketa. Jai Alai frontoian. Euskal
Jai Alai eskolak antolatuta
13:00 ELKARTASUN ARGAZKI ERRALDOIA Seber Altube auditorioan.
19:30 ELIZKIZUNA Andra Maria elizan.
HONEN OSTEAN, Hilarion Eslabaren SALBEA, "Andra Mari koralak”
abestuta.
20:00 ELKARTASUN BRINDISA txosnagunean.2
20:30 ERRALDOI ETA BURUHANDIEN KONPARTSAren kalejira Gernika Rugby
taldea.
20:45 PREGOIA : GERNIKA KESBko neskak . Gorengo mailara igotzeagatik.
JARRAIAN, TXUPINAZOA eta JAITSIERA.
 Makazaga musika taldea, erraldoi eta buruhandien konpartsa
20:45 ARDOA BARRURA eta GURETZAT fanfarriak kalerik kale.
22:30 KONTZERTUAK Pasealekuan
MEMORIA DE PEZ
BERRI TXARRAK
AI ENE
Ondoren, APAR JAIA Pasealekuan.

23:00-02:00 TESTING PROGRAMAREN KARPA. Saraspe plazan.
Drogomenpekotasunen prebentziorako Udal Zerbitzuak antolatuta.
prebentzioa@gernika-lumo.net
Tf.: 94 625 42 02
23:00-02:00 GENERO INDARKERIARI BURUZKO INFORMAZIO GUNEA.
Saraspe plazan. Berdintasunerako Udal Zerbitzuak eta Gazte
Informazio Bulegoak antolatuta.
berdintasuna@gernika-lumo.net -94 625 70 90
gazteger@sarenet.es -94.627.02.15
TREN ORDUTEGI BEREZIAK EGONGO DIRA.

ABUZTUAK 15 – ANDRA MARIA - barikua

10:00/12:30 TXINBERA LEHIAKETA herriko umeentzat, Astrako aparkalekuan.
Ehiztari, Arrantzale eta Tiratzaile elkarteak antolatuta
11:00 DIANA: Gazteak taldeko txistulariak eta Busturialdeko dultzaineroak.
12:30 KALEJIRA Bermeoko erraldoiekin
12:30 MEZA NAGUSIA. Andra Maria elizan, “Eskolakristo Musika Alkartea”k
abestuta.
HONEN OSTEAN, ohiko kopaua eta ERREGELAK Elai-Alai taldearen
eskutik.
13:00 EUSKAL KANTAK KALERIK KALE: Arrano Kantari Elkarteak eta Urdaiba
17:30 ERRALDOI eta BURUHANDIEN KONPARTSAren kalejira (ibilbidea:
Pasealekua, San Juan Ibarra eta Merkatu plaza). Gernika Rugby Taldea.
17:30 / 19:30 UMEEN TXOKOA Merkatu plazan 3-10 urte bitartekoentzat. Urdaibai Eskola
Elkarteak antolatuta.
17:30 XXXV. GOITIBEHERA JAITSIERA, Lumotik Merkurio iturriraino. Euskal liga
txapelketarako puntuagarria. Kamiseta bana opari, goitibehera jaitsieran
parte hartuko dutenentzat. Izena emateko azken eguna abuztuaren
12an, eguerdiko 12:00etan. Emaila:arranogernika@yahoo.com.
Antolatzailea: Arrano Kultur elkartea eta Goitibeherak Inertzia Kirolen
elkartea. Arauak _________ orrialdean.
18:00 XXXI. “VILLA DE GERNIKA” garaikurra. Gernika F.C. - Aurrera de Vitoria
19:00 BERTSOLARIAK: Arkaitz Estiballes, Julio Soto, Alaia Martin eta Ander
Elortegi. Gai jartzailea: Josu Goikoetxea. Seber Altube auditorioan.
19:30 UMEENTZAKO MAGIA IKUSKIZUNA Merkatu plazan. Urdaibai Eskola
Elkarteak antolatuta
21:00 KONTZERTUA San Juan Ibarra plazan
ESTAMPA NAVARRA Nafarroako jotak
22:30 KONTZERTUA Pasealekuan
SOUTH CENTRAL
LAS TEA PARTY
TREN ORDUTEGI BEREZIAK EGONGO DIRA

ABUZTUAK 16- SAN ROKE – zapatua

10:30 DIANA: Gazteak taldeko txistulariak eta Busturialdeko dultzaineroak.
11:00 MEZA NAGUSIA. Andra Maria elizan, “Eskolakristo Musika Alkartea”k
abestuta.
HONEN OSTEAN, “URIKO” AURRESKUA Elai-Alai dantza taldearen
eskutik eta, ondoren, KOPAUA.
12:00 APAR JAIALDIA umeen txokoan, Foru plazan. Urdaibai Eskola Elkarteak
antolatuta.
13:00 SAN ROKE EGUNEKO KALEJIRAN TRIKITILARIAK KALERIK KALE.
13:00/15:00 DIANA eta KALEJIRA Bizkaiko Dultzaineroak taldearen eskutik.4
13:00 IKURRINARI V. OMENALDIA, Juntetxe aurrean. Bertsolariak,
dantzariak, hizlariak etab.
Gernika-Lumoko herritarrei eskatu nahi diegu balkoietan ikurrina jartzeko eta
eguerdiko ekitaldian parte-hartzeko.
Deialdia egiten diegu, halaber, talde guztiei, dauden lekuan daudela,
12:30ean kalejiran, Juntetxe aurrera joateko. Ekitaldia bukatu ondoren,
bakoitzak bere bidea hartuko du.
OSTEAN EUSKAL KANTAK KALERIK KALE: Arrano Kantari Elkarteak eta
Urdaibai Kantagunea elkarteak kalerik kale kantari, herriko trikitilariekin
batera.
14:00 XV. SUKALKI TXAPELKETA. Izena ematea kazuelak aurkeztearekin
batera (12:30etik 14:00etara) Merkurio iturriaren aurrealdean. ARAUAK
....... orrialdean. Epaileak: Marko, Iñaki Gabiola (Faisan de Oro
jatetxea),Ander Unda.
24 URTETIK BEHERAKOEN III. SUKALKI TXAPELKETA. Epailea: Iñigo
Elorriaga. Sariemailea: Ostalaritza Elkartea
15:00 BAZKARI HERRIKOIA. Izena ematea: aldez aurretik, parte hartuko duen
tabernan bertan.
Bazkalostean, eskualdeko bertsolari gazteak kopla kantari mahairik
mahai.
17:30 / 19:30 UMEEN TXOKOA Merkatu plazan 3-10 urte bitartekoentzat.
GAZTEEN TXOKOA Foru plazan 11-16 urte bitartekoentzat. Antolatzailea:

18:00 ERRALDOI ETA BURUHANDIEN KONPARTSAren kalejira Gernika Rugby
taldearen eskutik
19:30 UMEENTZAKO IKUSKIZUNA: Pailasoak Merkatu plazan. Urdaibai Eskola
Elkarteak antolatuta.
20:30 LARRAINDANTZA HERRIKOIA, Elai-Alai eta Busturialdeko Dultzainero
taldeen eskutik, Juan Calzada kalean zehar.
21:00 BRINCADEIRA taldea kalerik kale
21:00 EUSKAL PRESO ETA IHESLARIEN ESKUBIDEEN ALDEKO KALEJIRA
udaletxean hasi eta, ondoren, EKITALDIA Pasealekuan.
23:15 SU ARTIFIZIALEN IKUSKIZUNA. “Pirotecnia Zaragozana ”ren eskutik
Gernika-Lumoko zeharbideko zubitik botako dira.
23:30 KONTZERTUA Pasealekuan5
DOCTOR DESEO
IZARGI

ABUZTUAK 17- SAN ROKETXU – domeka

11:00 GALEPER TIRAKETA Traman.
10:00etan izena ematea eta entrenamenduak. Ehiztari, Arrantzale eta
Tiratzaile elkarteak antolatuta.
12:00 APAR JAIALDIA. Umeen txokoan, Foru plazan. Urdaibai Eskola Elkarteak
antolatuta.
18:00 HEGAZTI HARRAPARI ETA BASOKO UGAZTUNEK
19:00 SAN ROKETXU MOZORROEN DESFILEA, Urdaibai Eskola Elkartearen
eskutik. Izen ematea 18:30ean. Arrien taberna aurrean, Juan Calzada
kalean.
21:00 BATUKALE batukada kalerik kale
21:30 DEABRU BELTZAK taldea kalerik kale
22:30 KONTZERTUA San Juan Ibarra plazan
GOLDEN APEL QUARTET
22:30 KONTZERTUA Pasealekuan
BULLETS OF MISERY
SU TA GAR
IZERDI GORRIA
04:00 KULERO, FAJA, TANGA ETA KANTZONTZILLO LASTERKETA. Merkurio
plazan.
ABUZTUAK 18- SAN ROKETXUTXU- astelehena

12:00 GERNIKAKO ZALDI EGUNA. Metal Termika atzekaldean
12:00 Western, Team eta Catle penning txapelketa. Zaldiz
behiak batzen
15:00 Lagunarteko bazkaria Julen tabernan
17:00 Team eta Catle penning finala
19:00 Zaldi lasterketa
21:00 Sari banaketa Julen tabernaren aurrean
12:00 APAR JAIALDIA. Umeen txokoan, Foru plazan. Urdaibai Eskola Elkarteak
antolatuta.
17:00 JUBILATUEN BRISKA ETA MUS txapelketa: finalak.6
HONEN OSTEAN, sari banaketa, txokolatea eta trikitixa.
17:30 / 19:30 UMEEN TXOKOA Merkatu plazan 3-10 urte bitartekoentzat.
GAZTEEN TXOKOA Foru plazan 11-16 urte bitartekoentzat.
Antolatzailea: Urdaibai Eskola Elkartea.
18:30 HERRI KIROLAK. San Juan Ibarra plazan, Aizkolarien
“TXAPELDUNEN LIGA” buruz-burukoa (Floren Nazabal et
19:45 UMEEN TXOKOAREN AMAIERAKO JAIALDIA San Juan Ibarrako “Omago
txiki” aurrean:
20:00 UMEENTZAKO SAIOA, MUSIKA ETA DANTZA San Juan Ibarra plazan.
Urdaibai Eskola Elkarteak antolatuta
22:30 KONTZERTUA. Kalakan


Jai Zoriontsuak igaro Urune Hoteleko talde guztiaren partez!

Felices fiestas de parte de todas las personas que formamos el equipo de Urune Hotela!



                                                                                                                         Iraultza Ibaibarriaga
                                                                                                             Harreragilea Urune Hotelean

martes, 12 de agosto de 2014

San Ignacio de Loyola


En Urune Hotela estamos muy concienciadas con la cultura vasca y con las tradiciones. Las personas que se alojan en Urune son originarias de todo el mundo, es así que hoy he decidido hablar de San Inazio, conocido mundialmente.
El 31 de Julio se celebra en varias localidades de Bizkaia y Gipuzkoa la festividad del patrón de Gipuzkoa y  Bizkaia además de varías localidades americanas: San Ignacio de Loyola. En Sudamerica, hay varias provincias que llevan su nombre y también le llevan como patrón de la ciudad.. y lo festejan el mismo día que en Bizkaia y Gipuzkoa
San Ignacio de Loyola fue el fundador de varías universidades, colegios y también el fundador de los jesuitas; estas personas  trabajan por la evangelización del mundo, en defensa de la fe, en permanente diálogo cultural e interreligioso.

Ignacio nace en 1491 en Azpeitia y pasa su niñez junto a sus hermanas y hermanos en el valle de Loyola. Desde muy joven empieza a estudiar, cosa muy poco frecuente en aquellos tiempos pero en la familia ya desde muy joven no pasaba desapercibido.
Inició su carrera como soldado pero lo hirieron de gravedad en una batalla y fue entonces cuando al no poder moverse demasiado durante un largo tiempo empezó a leer libros religiosos, y pensó en tromar rumbo a Jerusalén. A la vuelta, decidió continuar sus estudios en París, donde cursó filosofía.
Después de esto fue proclamado primer General de la Compañía de Jesús donde estuvo quince años como General, permaneciendo en Roma y murió el 31 de julio de 1556 .


Una festividad llena de eventos de la que disfrutan  varias personas en todo el mundo. La más conocida por las personas que vivimos en Bizkaia o en Gipuzkoa es la de  Azpeitia donde se sitúa el santuario de Loyola pero no podemos olvidarnos de localidades como Azkoitia, Oñate…donde la fiesta se vive intensamente.


Inazio gure patroi handia, Jesusen konpainia
fundatu eta duzu armatu, ez da ez etsairik jarriko zaizunik 
inolaz aurrean gaurko egunean, nahiz betor Luzifer deabrua,  utzirik infernua!
Zure soldaduak dirade aingeruak,
zure gidaria da Jesus handia, garaitu ditu zure konpainiak etsaiak.
Ez dauka Elizak, ez Euskal Herriak
ez dauka beldurrik inongo aldetik.
Inazio hor dago, beti ernai dago, armetan jarria
dauka konpainia, txispaz armaturik,  bandera zabalik,
gau eta egun, guk guztiok bakea dezagun, 
beti gau eta egun, beti gau eta egun.




                                                                                                                       Iraultza Ibaibarriaga

                                                                                                     Recepcionista en Urune Hotela

miércoles, 23 de julio de 2014

Madalenak

Urtero legez, atzo Madalena  eguna ospatu zen Bermeo, Mundaka eta Elantxoben. Uztailaren 22an Bermeotarrak Izaro uhartea beraiena dela aldarrikatzeko alkateak, teila bat botatzen du Izaro irlako uretara, Bermeoko lurrak horraino heltzen direla adieraziz: “Honaino heltzen dira Bermeoko ituginak!” esanez.


Elantxobe repite dispositivo de seguridad en 'Madalenas' pese a caer en domingoJaia goizean hasten da;  bai Bermeo eta baita Mundakako itsasontziak ere, udal agintariekin batera Izaro uhartera abiatzen dira esandako teila jaurtiketa egiteko. Handik Elantxobera joaten dira, non bertako alkateak ongi etorria ematen dieten ohorezko aurreskua eginez eta  makila eskainiz Bermeoko alkateari. Egun zoragarria izaten da Elantxobekoa, orain dela urte batzuetako jende andana alde batera utziz, jai giroaz gozatzeko moduko eguna delako. Arratsaldean, Mundakan parada egin ostean, itsasontzi guztiak bueltatzen dira Bermeora bertan ospakizunarekin jarraitzeko asmoz.


Historia
Historiak dio, orain dela urte asko, Bermeok eta Mundakak Izaro uhartea norentzat izango zen zehazteko arraunean lehiatu zutela. Herri bien fede ona ziurtatzeko, Elantxobeko herria jarri zuten epai gisa. Lehiaketa hura Bermeok irabazi zuen eta handik aurrera urtero egiten da ospakizun hau Izaro uhartea Bermeotarrena dela goraipatzeko.



Izaro Bideguren



viernes, 20 de junio de 2014

Fería máquina agrícola en el BEC – Grandes Soluciones –Grandes Negocios



La feria máquina herramienta acaba de cerrar sus puertas después de 6 días intensos con lo último en tecnología y en procesos de fabricación, habiendo generado más ventas potenciales que con cualquier otra herramienta de ventas.

Comentar que esta feria ha estado muy volcada y bien organizada en facilidades a nivel empresa con packs de vuelos, traslados y reservas de alojamiento. A nivel de usuario, para visitar la feria sin invitación,  el precio por persona era de 25 euros. Un precio que en principio puede parecer poco asequible para aquellas personas que quisieran visitar la feria y no vinieran del mundo de la empresa. Probablemente esto se debe a que es una feria orientada a profesionales del sector y al mundo de la empresa en general; por lo tanto, una feria diferente a las relacionadas con el ocio y las vacaciones. Estas, sí tiene como destinatarias finales a personas particulares.

1100 organizaciones expositoras, visitantes provenientes de 30 países con ganas de ver el buen funcionamiento de las máquinas robot, negociar, curiosear, conocer mejor a la competencia y abrir puertas a posibles negocios. Todo un logro y una oportunidad de oro para la industria en general,  un escaparate inmejorable para darse a conocer en el mercado.

En Euskadi el sector industrial es esencial, y además es referente en la producción de máquinas herramientas. Cuenta con un plan de industrialización donde se quiere reforzar más este sector para generar más  empleo.

Cada empresa se volcó en dar a conocer su nuevo proyecto, explicando su labor en el mercado mientras agasajaban a las personas y organizaciones visitantes con detalles de merchandising y publicidad. Una fórmula habitual en las ferias para acoger a quienes la visitan y generar una relación cordial desde un primer momento.

Las empresas industriales más importantes y más conocidas no pudieron faltar a la cita, pero también fue la oportunidad para aquellas menos conocidas y quizás más pequeñas que exponían por primera vez en el BEC.

Este evento ha servido para dar a conocer novedades empresariales, presentar proyectos y abrir mercado con nuevos países. El eslogan lo decía claro: ofrecer una gran feria, con grandes soluciones para hacer grandes negocios.
Como dato curioso, comentar que hubo gente que ha ido a la feria en busca de empleo.

Iraultza Ibaibarriaga
Harreragilea/recepcionista de Urune hotela





lunes, 2 de junio de 2014

URDAIBAIKO BIOSFERA EUSKARAREN BIHOSFERA BIHURTUZ


Ongi etorriak euskararen Bihozferara!!! horrela eman zion atzo Ibilaldiak ongi etorria euskarari eta ondorioz Gernikara bertaratu ziren milaka euskaltzaleei. Bertan Bizkaiko Ikastolen jaia ospatu zen Seber Altube Ikastolaren eskutik. Musika, ikuskizunak, herri kirolak, artisautza, …. ez zen ezer falta izan 6 Km luze zuen ibilbidean zehar. Alaitasunez eta jai giro ezin hobeaz lagundurik, gazte zein heldu, haur zein nagusi, denentzako aukera ezberdinak aurki zaitzakeen.

Ekhi eta Aimar txikiak aitaren lepoetan.
Baina guzti hau ezingo litzateke burutu hainbat eta hainbat boluntarioren laguntzarik gabe. 2013. urteko Portugaleteko Ibilaldia geroztik urte osoan jardun dute buru belarri lanean. Denek jakin badakite zer nolako garrantzia duen Ibilaldiak ikastolaren etorkizunerako, aukera aparta baita bertan egin nahi diren hobekuntzak aurrera eramateko. Kasu honetan, ikastola, dituen ikasle kopuruaren ondorioz, txiki geratu da eta gainera handik edo hemendik tokia egin behar zaie ate joka daudenei ere. Batez ere, Ikastolako txikienei. Horregatik beraien espazioa hobetu eta handitzeko beharrean ikusten da Seber Altube: jangela egin, komunak berritu, jolasteko espazio bereziak sortu, … azken finean dirua behar da hori guztia egiteko eta egunerokotasunak ez du ematen hobekuntza guzti horietarako diru haina. Sarritan bizi irautea ere nahiko neketsua izaten da eta.

Ondorioz, boluntario guzti horiek “ikastola” sentimenduak bultzaturik gogotsu lan egin dute, guraso, ikasle ohi zein boluntario desinteresatu izan. Aurreko ibilaldian testigua hartu zutenetik gelditu gabe jo eta su aritu dira lanean eta denen artean lortu da. Ez da lan erraza izan baina denon laguntzarekin eguna bikaina izan zen.

Urte osoko lanak bere etaparik gogorrena atzo bizi izan zuen, atzean utziz urte osoan antolaturiko ekitaldiak: bertso afari, kantaldi, erakustaldi, txango etabar guztiak. Horrela boluntarioen azken txanpa izan zen atzokoa. Goizean goizetik hasi eta martxan ibili baitziren egunak bere aurpegirik onena erakusteko. Taldeetan banatuta herri osoan zehar banatu ziren, parkingak antolatzen, trafikoa kontrolatzen, txosnak martxan jartzen, segurtasuna zaintzen… bazegoen bai zer egina egun osoan zehar.




Guzti honez gain, aurtengoa Ibilaldia garbi bezala gogoratuko dena ere izan daiteke. Ibilaldia 2014k apustu garrantzitsua egin baitu Ibilaldi garbi baten alde. Urdaibai biosfera ingurugiroarekiko dugun errespetuaren ondorioz mantentzen da bizirik eta bide berdinean garatu nahi izan da Ibilaldi eguna ere. Horretarako hainbat ekintza jarri dituztelarik martxan: garraio publikoa bultzatuz, plastikozko edalontzien erabilera murriztuz edo ur erabilera arduratsu baten alde jendea kontzientziatuz, besteak beste.


Gauzak horrela gaur balantzea egiteko eguna da, batez ere ikastolako arduradunentzat, baina jaiaren parte izan ginenok argi daukagu Ibilaldia Ikastola eta euskarari egiten zaion omenaldia dela; Euskarak denon beharra baitu aurrera egiteko eta ikastolek zein eskolek, besteak beste, funtsezko lana burutzen dutela hori horrela izateko.  

Zorionak, beraz, boluntario eta parte hartzaile guztioi, denon artean Busturialdea Euskararen Bihozfera bihurtu baita. 

 Izaro Bideguren (Seber Altube Ikastolako ikasle oiha eta Ibilaldiko boluntarioa)



martes, 27 de mayo de 2014

Ibilaldia 2014 Gernika - Lumon

Jadanik 23 urte pasa dira Ibilaldia azkenengoz Gernikan izan genuenetik eta egia esan atzo izan zela dirudi. 

“Ikastola, haustu euskararen oskola” izan zen orduko leloa. Jai giro, zalaparta, musika festa eta jende multzoaren oroimena datorkit burura, 10 urteko neskato koxkorra baino ez nintzan eta. Datuek diotenez 35.000 lagun inguru bildu ziren. Ez dago batere txarto.

Azkenengo lau urteetan Bermeo, Ondarroa, Trapaga eta Portugalete izan dira protagonistak eta orain guk dugu Ibilaldia ate joka.  Oraingo igandean ospatuko da, ekaina estreinatzen hileetan komunikabide guztietan iragartu den ikastolen arteko festa garrantzitsu hau.

Eguna koloretsu hasteko ametsa dute Ikastolak, graffiti erakustaldiekin sari bikainez josita eta hau dena dantza taldeez animatuta.  Badakigu leloa “Euskararen bihozfera “ hitz joko polita eginez: euskararen bihotza, euskararen biosfera, Urdaibai biosferaren erreserba erdi erdian. Euskara dugun altxorra gure ingurumena babesten dugun bezala babestuz.

Ibilaldi guztietan gertatzen den bezala, hemen ere ibilbide bat dago finkatuta, eta hau egiteko ingurumenaren zainketa berezia eskatzen da antolatzaileen eskutik, Gernikako Seber Altube ikastola hain zuzen ere. Oinez edo bizikletaz egitea gomendatzen da eta honetan gain, hondakinak birziklatu eta lurrera ez botatzea, uraren kontsumo arduratsua, atmosferaren kutxaduraren kontra, kultur elementu, paisaia eta naturaren elementuak kutxatu gabe eta hondatu gabe ibiltzea .

Goizeko 10 etan emango zaio hasiera Europako parketik Ibilaldiari eta ikusten duzuen bezela ez dago adin mugarik,  ezta amaiera ordurik ere. 100.000 pertsona inguru espero dira oraingo urteko jardunaldian.  Gernika guztia hartu da ibilbide bezala, Lurgorritik Forura arte eta buelta,  ibilbidean zehar ere txistulari, trikitilari, gaitero etabar egongo direlarik jaia poz giroz animatzeko.

Urune Hoteletik bat egiten dugu gure herrian ospatzen den Ikastolen jai honekin gure printzipioekin bat egiten duten hainbat elementu lantzen bait dira bertan: euskara eta euskal kulturarekiko atxikimendua eta ingurugiro jasangarritasuna besteak beste. Urune Hotela ere Euskararen bihozfera sendotzen!!
Ikusi jarraian jarri dizuegun egitaraua eta ibilbidea eta goza ezazu euskaraz!!





Iraultza Ibaibarriaga

Harreragilea Urune Hotelean

jueves, 27 de marzo de 2014

El festival de Gernikako Lekuek


Este año por primera vez en Gernika - Lumo, la gente local ha participado voluntariamente para poder organizar un festival con mucha personalidad y cargado de eventos. 

Una semana musical, del 9 al 16 de marzo, posible gracias a diferentes colectivos y asociaciones que se pusieron manos a la obra para poder organizarlo.

Formada por una veintena de bandas como Marlango, Esne Beltza, Ruper Ordorika, Espaloian y mucha otras que han puesto la nota al primer festival  “Gernikako Lekuek” y en cuyo programa se presentaban 25 conciertos, talleres, exposiciones, sesiones cinematográficas etc. 

Todo esto con un mismo objetivo y filosofía: unir lazos e intercambiar ideas, siempre aprendiendo de otros planteamientos y estilos de entender la música.

Se ha dado la posibilidad de adquirir un bono de 20 euros con el que se podía acceder a cualquier concierto de forma muy económica. Una manera inteligente de impulsar la participación de la gente y la asistencia a los eventos.

Es de mencionar que el sábado 15, desfiló por las calles de Gernika el rockomobil”, un camión especialmente equipado y que de manera itinerante iba por los locales ofreciendo pequeños conciertos de la mano de varios grupos locales fueron ambientando las calles creando un ambiente festivo con el acompañamiento de cientos de caras nuevas que se acercaron a la Villa desde diferentes puntos de Euskadi.

También desde Urune Hotela hemos querido participar en este evento de la manera que mejor sabemos hacerlo, ofreciendo alojamiento a un precio interesante para todas aquellas personas que acreditarán haber venido al festival.

 El jueves pasado día 13 de marzo acudí a la sesión de  monólogos que se celebraba en la discoteca Revolution, a ver actuar a una de mis mejores amigas,  Marta Martin, junto a otras dos chicas también de la comarca.

Siempre le ha gustado interactuar con el público y tomar los problemas cotidianos y personales para convertirlos en arte.., Fueron 25 minutos de risas y aplausos que compensaron con creces el precio de la entrada

Espero que haya sido la primera de muchas ediciones impulsadas y organizadas por gente local. Por lo que veo somos un pueblo animado pero a veces nos resulta complicado atraer a la gente que me imagino que era lo que se propusieron, aunque con las redes sociales hoy en día es más fácil comunicarse con la gente y promocionarse.


Iraultza Ibaibarriaga
Recepcionista en Urune Hotela


martes, 11 de marzo de 2014

Urune Hotelaren promozioa eta Gernikako lekuek festibala

Urunek azkekengo orduko promozio bat eskeintzen dizu Gernikeko festibalera baldin bazatoz, egonaldi eta gosaria 75 eurotan. inguru zoragarri eta patxadaz egoteko tokia.

Urune te ofrece una promoción de última hora, si te animas a venir al festival de "Gernikeko Lekue", por solo 75 euros te ofrecemos disponibilidad de alojamiento y desayuno. Anímate a venir a este entorno incomparable.

Urune Hotel offers you a promotion if you come to the festibal of "Gernikako Lekue" room plus breakfast for only 75 euros. Come to this relaxing place in the very heart of the biosphere of Urdaibai.





martes, 4 de febrero de 2014

15+5 urte, Ilusiotik errealitaterako bidea

Orain dela 15 urte Enbortxo eta Enborflasharen eskutik (momentu hartan sortutako pertsonaia eta newsletterra) Enborren jaiotzaren berri eman genizuen. Sasoi hartan Enbor Kontsultoreakek lan ibilbidea hasi berria zuen eta Enbortxoren ahotik ezagutaraztera eman nahi genuen zer zen Enbor, zer nolako lan taldeak osatzen zuen eta zein ilusio zeukan etorkizunera begira.

Enbortxo Enbor bihurtu da, sustrai sendoetan oinarritzen den enbor trinko legez. Urteetan, batetik, egitura eta toki aldaketak eta bestetik, krisi sozio ekonomikoaren eragina jasan izan duen arren, enbor trinkoa izaten jarraitzen du. Lan taldea gainera, berritzaile, dinamiko eta ez hain gazte ere bada.

Igarotako urte hauetan, geneukan ilusio hura errealitate bilakatu da eta handitu egin dela ere esan genezake; erakundeen garapenean eta pertsonen hazkuntzan lanean aritzeaz gain, Urune Hotela Garapen Zentroa ere martxan jarri genuen duela 5 urte. Horrela, gure lan ildoa indartzeko bide berria bilatu eta aurkitu genuen, bezeroei garapenerako espazioa eskaintzea Urdaibaiko Biosferaren Erreserban.

Aurkene Redondo zuzendariak, 10. urteurrenean kasualitateaz hitz egiten zuen.  Bere ustetan ez zen kasualitatea hasierako 10 urteetan bizitakoa, ez eta momentu hartan esku artean geneukan “Urune Hotela” proiektua ere. Hausnarketa hartatik hona, 5 urte igaro dira, egun eguzkitsuz eta lainotsuz beteriko 5 urte. Denbora tarte horretan Enbor Kontsultoreaken eskutik Urune Hotela-Garapen Zentroaren jaiotza eta gaztaroa bizi izan dugu, proiektu komuna sortuz.


Nortzuk gara eta zer egiten dugun

Gaur, arima berbera izan arren, gure aurpegia aldatu egin da. Enborren 6 lankide izatetik bi izatera pasatu gara eta Urune Hotelaren eskutik, gure familia hasi da. Lau lankide berri ekarri ditu gure adaxka berri honek, herrialde desberdinetakoak jaiotzez, eta gure herriak alabatzat hartuak. Aro berri honetan ere saiatu gara denen inplikazioa eta konplizitatea lantzen eta horretan jarduten dugu egunero.

Pertsonekin dugun konpromisoa

Berdintasunaren alde lanean: Emakundek Gizon eta Emakumeen aukera berdintasuneko aholkulari izendatu zuen Enbor Kontsultoreak 2005. urtean. Ondorioz, urte horretatik aurrera, erakundeei Berdintasunaren bidean laguntza emateaz gain, guk ere geure plana jarri genuen martxan,  baita kontziliazio plana ere.

Euskararekin konpromisoa: Enbor Kontsultoreak zein Urune Hotelak betidanik izan dute euskararekiko konpromisoa. Gure ustetan, gure identitatearen parte da eta bai kanpora zein barrura begira alde hau zaintzea funtsezkoa da. Hori horrela, gure zerbitzuak euskaraz eskaintzeaz gain 2007. urtea geroztik, Euskara plana abian dugu. Honen ondorioz, bai euskara plana eta baita euskara politika eta irizpideak ere kontuan izaten ditugu gure egunerokotasunean. Guzti honez gain, Bikain ziurtagirien ebaluatzaile lanetan ere aritzen gara Euskalit eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik.

Irisgarritasuna: 2011. urtean gure erakundearen irisgarritasun maila neurtzeko ebaluazioa egin genuen. Ebaluazio haren emaitzetatik, orduko egoeraren semaforoa lortzeaz gain hobetze arloak zehaztu ziren. Orduz geroztik, hobetzeko bide horretan jarraitzen dugu, pertsona guztientzako irisgarriak izateko helburupean.


Kudeaketa hobetzen

Enbor Kontsultoreakeko lan ildo nagusienetariko bat da erakundeei Bikaintasuaren bidean laguntza ematea EFQM eredua eta bestelakoen bitartez. Gaitasun emozionalen garapena da Enbor Kontsultoreakek landutako beste arlo nagusi bat prozesu eta ikastaro ezberdinen bitartez. Eta hirugarren arlo bat, lehen aipatu bezala, Gizon eta Emakumeen arteko aukera Berdintasuna lantzea diagnosia eta berdintasun planak garatuz.

Turismoko Kalitatezko Qa: Gure lanarekin koherenteak izanik, 2009. urtean Turismoko Kalitatezko Q-a martxan jartzea pentsatu genuen. Honek gure funtzionamendua eta oinarriak aztertuz, lana modu egituratuan egitea ekarri zuen, helburu zehatzak ezarriz eta adierazleen bitartez urterik urte lorpenak ebaluatu ahal izateko. Horrela etengabeko hobekuntza sistematizatu ahal izan dugu.

IKT programa: Urremendi Garapen Agentziaren eskutik, IKT (Informazio eta Komunikazio Teknologia) tresnen ebaluazioa egin genuen 2013. urtean. Gure lan sistema ebaluatzeaz gain, hobekuntza plana diseinatu genuen ordutik martxan dagoena.

2012. urte amaieran Plangintza Estrategikoa diseinatu genuen buruan bueltaka genituen erronka nagusi, planak, proiektu eta ideiak antolatzeko asmotan. Ondorioz, 5 ildo estrategiko zehaztu genituen, 10 erronka estrategiko eta 22 proiekturekin. Eman nahi ditugun hurrengo urratsak testuinguru horretan markatuta daudela esan genezake.

15 urtetan zehar mila kontu eta komedia bizi izan ditugu eta ezin denak kontatu honako idatzi honetan. Hurrengo argitalpenetan joango gara hauen berri ematen Enbor Kontsultoreak eta Urune Hoteleko bilakaera barrutik ezagutu ahal izateko, ez bakarrik kanpora begirako ekintzak ,baita gure arima ere.


Hemendik gure eskerrik beroenak urte guzti hauetan gurekin elkar lanean aritu zareten erakunde eta pertsona ezagun eta ez hain ezagunei.



Izaro Bideguren

sábado, 25 de enero de 2014

El caserio vasco será la imágen de Euskadi en Fitur

La feria internacional de Turismo ha vuelto a abrir sus puertas un año más en Madrid. Se inauguró el miércoles 22 de enero y estará abierto hasta el domingo 26. Los tres primeros días la feria estará dirigida a profesionales  pero durante el fin de semana estará abierto a todo el mundo que lo quiera visitar y en el stand se ofrecerán exposiciones, degustaciones, desfiles… 

Este año el caserío vasco es la imagen de Euskadi en Fitur y se divide en 4 partes diferentes de información con la imagen de 4 baserris y cada uno de ellos representara aspectos diferentes aunque todas ellas relacionadas:
Las 4 partes se dividen en:
-Turismo familiar con más variedad de ofertas (zoos, museos.). Se habla del Guggenheim como atractivo característico para las familias.
-“Euskading” es un stand dedicado a aquellos que quieran recorrer el País Vasco.
- Baserri dedicado a la gastronomía, que incluirá degustación de productos además de charlas e información sobre uno de los aspectos más conocidos de Euskadi.
 - Por último, un stand-caserío dedicado a facilitar información general sobre posibilidades de alojamientos y de Euskadi en general.
Sin duda este año la clave que se propone desde Euskadi es el disfrute de la naturaleza. Las empresas de servicios en esta feria proponen atractivos viajes con los que gozar de espectaculares paisajes y  apuestan por “el entorno rural auténtico”.
Urune Hotela es uno de los destinos ideales de la oferta de Euskadi en Fitur. Estamos hablando de un caserio neoclásico vasco construido a finales del siglo XVIII, alrededor del año 1780 en plena biosfera de Urdaibai.
Los directores de Urune Hotela, Aurkene y Alberto han acudido varios años a esta feria tan importante con la mente abierta y dispuestos a aprender y coger ideas a cualquier nivel; desde comprar mobiliario y vajilla a conocer personas interesantes con las que intercambiar ideas y compartir buenas prácticas. Contar lo que somos y lo que queremos ser, que nos conozcan y conocer,…siempre siendo fieles a nuestros planteamientos estratégicos y sobre los que se sustenta este proyecto: sostenibilidad medioambiental, social y económica, slow travel y cultura vasca y personas. Esto se materializa en proyectos como el aerogenerador y las placas solares, gestión de la accesibilidad, plan de marketing, plan de igualdad, plan de normalización del euskera,etc.
El perfil de personas que se acerca a Urune Hotela coincide con el perfil de turista identificado por Gobierno Vasco, personas que buscan un turismo cultural, de calidad, de disfrute del entorno natural, más allá del sol y la playa.  
 En siguientes stands de Fitur se dará información sobre escapadas “disfrutar de 2 ó 3 días”. Este perfil coincide con nuestros clientes, ya que las personas que vienen a Urune Hotela disfrutan de sus días libres ó pequeños puentes. escapándose del bullicio, estrés y de la contaminación. Buscan disfrutar del silencio y de la naturaleza en armonía con las gentes del lugar.
Para finalizar os dejo con 3 imágenes que recogen la esencia del mensaje que Euskadi a llevado a Fitur este año. Las dos primeras son de Urune Hotela donde se puede apreciar que estamos adentrados en plena biosfera de Urdaibai, con paisajes espectaculares y la de abajo es la imagen que nos representa a Euskadi en el stand de Fitur donde se puede apreciar la simbiosis de lo tradicional con lo moderno, un pintoresco pueblo pesquero vasco, con productos típicos, tradición y cultura vasca, además de surf y algún que otro guiño contemporáneo.

The basque farm will be the image of the basque country this year in Fitur

The International Fair of Tourism has reopened its doors one year more in Madrid. Wednesday January 22 opened and will be open until Sunday 26. The first three days the fair is aimed at professionals but during the weekend will be open to everyone who wants to visit it and will be exhibitions, tastings , parades will be offered ...

The basque stand this year is divided into 4 different parts of the image information baserris and 4 each represent different aspects:

- familiar tourism
- " Euskading " is a stand dedicated to those who want to visit the Basque Country .
- Baserri dedicated to gastronomy tasting products
 - Finally, a stand- village dedicated to providing general information about the Basque Country in general.

No doubt this year's key aims from Euskadi is the enjoyment of nature. Urune Hotela is one of the ideal destinations for the supply of Euskadi in Fitur .

Hotela Urune directors , and Alberto Aurkene several years have come to this very important with open and willing to learn and get ideas at any level fair mind , from buying furniture and tableware to meet interesting people with whom to exchange ideas and share best practices. Telling what we are and what we want to be , you know us and know ... always remain true to our strategic thinking and on which this project is based environmental, social and economic sustainability , slow travel and Basque culture and people . This is embodied in projects such as wind turbine and solar panels , accessibility management , marketing plan , plan of equality, standardization of Basque plan , etc. .

Finally I leave you with 3 images that represent the essence of the message carried Euskadi Fitur this year. The first two are Urune Hotela where you can see that we are deep in full Urdaibai biosphere and a picturesque Basque fishing village with typical products, Basque culture and tradition , plus surf and some other contemporary wink .














Iraultza Ibaibarriaga

Urune Hotela