viernes, 15 de abril de 2011

Gernika gogoratuz...

Hitza ematen duen kultura, hori omen da zoritxarretik ateratzeko bideetariko bat. Hitza ematen duen kulturak, pasatutako txar guztia asimilatzen edo bizitzan aurrera egiten behintzat laguntzen omen du. Hori dio Boris Cyrulnik* neuropsikiatrak bere urteetako lanetan. Gurean, Gernikako bonbardaketaren 50. urteurrena zela medio, ikerketa zentro bat egitea erabaki zen. Zergatik Gernikan? Bada, hemen, iragana eta etorkizunak bat egitea nahi zutelako, iraganeko gertakizun eta gertaera tamal haiek gogoan hartuz etorkizunerako bake bidea eta adiskidetzailea jorratzeko. Ikerketa zentro, asozioazio horren zeregina sentsibilizazio ezberdinak batzen dituen gune izatea da, bakearen kulturaren garapenean eraldaketa soziala lortzen laguntzea. Bakearen kultura zabaltzea Euskal Herrian zein mundu mailan. Hori zen eta da Gernika Gogoratuz asoziazioaren helburua.

Erakunde honek, Boris Cyrulnikek bezala, hitzetan sinesten du, pertsonek bizitakoa partekatzea. Jasandako txar horretatik irten eta pertsona bezala aurrera egitea, bizitakoa ahaztu gabe, bizitakoa hutsean izan gabe. Partekatzeko kulturan oinarritzen dira.

Pentsatzen jarrita, hausnarketa honek gure hoteleko helburuetara eramaten nau. Slow Travelari buruzko hausnarketa batean sartu nau. Ez dakit zer puntutaraino lotu dezakegun Gernikako Bonbardaketa hau Slow Travelarekin; bidaiatzearekin, tokia, kultura, ingurua,... ezagutzearekin, gozatzearekin. Gernika inguruetara deskantsatzera, oporretara, gozatzera datorrenak gure historiaren zati bat ezagutzea ederra dela deritzot. Gernikak dituen nolakotasunak jakitea, zergatik den hain ezaguna Pablo Picassoren obra, Gernikako astelehenetako merkatuak duen esanguratasuna herritarrentzat, zergatik Gernikari deitzen dioten Bakearen Hiria,... Slow Travel filosofiarekin bat datorrela deritzot. Ingurua ezagutu, merkatuko produktuak ezagutu, gernikarrak ezagutu... eta gozatu. Ikusi herriak izan duen gaitasuna holako gertaera tamaletik ateratzeko, biziari ekiteko berriro ere.

Bai, gero eta seguruago nago, resilientzia, hitzezko kultura, partekatzen duen kultura eta slow travelak, ildo komuna dutela.

Gernikaldea ez al da leku zoragarria Slow Travela egiteko ere?
Etorri, ikasi eta gozatu!


*En 1944, fue el único superviviente de entre trescientas personas refugiadas en una sinagoga. Pisó una escuela por primera vez a los once años. Quince años más tarde se convertiría en neuropsiquiatra.

Izaro Bideguren

No hay comentarios:

Publicar un comentario