martes, 20 de noviembre de 2012

URUNE ATONTZEN LEHIAKETA


Gabonak heltzear daude eta beste behin ere Urune Hotela apaintzeko zuen laguntza eskatzera gatoz. Gure gabon zena hobekien islatzen duen proposamenak gainera, saria izango du: gau bateko egonaldia, bi pertsonentzako afari eta buffet erako gosariarekin Urune Hotelean. Honez gain, parte hartzen duzuen guztiok Urune Hoteleko egonaldietan beherapenak jasoko dituzue.

2011ko irabazlea: MIguel Bargalló (katalunia)

Lehiaketaren oinarriak:
  • Gure web orrialdean sartu eta apaindu nahi duzuen gela aukeratu.
  • Material berriztagarri edo eta ekologikoekin egindako gabon objektu edo motibo original eta sormenaz beterikoa proposatu. Objektu/Motibo hori, Urune Hotelaren estilo eta printzipioekin bat etorri beharko da (gure web orrialdea bisitatzea gomendatzen dizuegu).
  • Egindakoaren xumetasuna eta kostu baxua baloratuko da (jasangarritasun printzipioak).
  • Proposamenak urune@urunehotela.com helbide elektronikora bidali, mezuaren gaian “Urune atontzen” jarriz edo Uruneko Facebook orrialdean sartuz, argazkiaren izenburua “Urune atontzen” izanik.
  • Gabon objektu edo motiboa, marrazki edo zirriborro, maketa baten argazki edo Urunen garatu daiteken ideia baten azalpen zehatza izan daiteke. Honez gain, proiektu osoa eginda ere bidali dezakezue.
  • Proposamenak jasotzeko azken eguna 2012ko abenduaren 15a izango da.

Proposamenen aukeraketa:
  • Urune Hoteleko taldeak, goiko ezaugarrietara hobekien egokitzen den proposamena aukeratuko du.
  • Erabakia abenduaren 17an argitaratuko da Facebook orrialdean eta irabazleari zein parte hartzaile guztiei, zuzenean deitu edo mezua bidaliko zaie bakoitzaren helbide elektronikora.

Sariak:
  • Irabazleak Urune Hotelean gau bateko egonaldia jasoko du, bi pertsonentzako afari eta buffet erako gosaria barne.
  • Goiko ezaugarriak betetzen dituzten parte hartzaile guztiek Urune Hotelean egindako erreserba batean %20ko deskontu zuzena izango dute.
  • Sariak Urune Hoteleko erabilgarritasunaren arabera izango dira.
  • Sari hauek behe denboraldirako dira (2013ko abuztuaren 1etik 31ra ezik).

No hay comentarios:

Publicar un comentario