domingo, 31 de marzo de 2013

Ongizatea lortzen...


Aste honetan irakurri dut jaten dugunak gure zoriontasunean duen eraginaz eta ondorioz,  garrantziaz. Azukreak gure egoera emozionalean eragina omen du, gasdun edariak bezala, baina eragin hori epe motzekoa baino ez omen da. Menpekotasuna sortu eta egoera hobetu egiten du momentuan, baina epe luzean zoriontsuago eta bizi poztasun handiagoa izateko, barazki eta frutak jatea ezin bestekoa da, koipe saturatuak eta industrialak alde batera utziz. Baina dena ez da jaten duguna, honez gain, bizi erritmo ordenatu eta meditazioa egiteak laguntzen omen du bizi kalitatean.

Nahiz eta kontu hauek aspalditik ezagutzen ditugun eta orain hemen irakurtzeak ez digun ezer berririk esaten, egia da, gaur eguneko gizarteak eta bizi erritmoak aldatu digula. Egunerokoak prestatzeko errazak diren bazkariak jatera eramaten gaitu, are gehiago, jadanik prestaturik badaude hobeto eta honek “fast food” delakoetan erortzera garamatza. Ez gara jaten dugunaren jabe, ahaztu egiten zaigu jateko osasuntsuak kosta egiten direla eta gauza garrantzitsuak bezala bere denbora behar izaten dutela, erosteko, prestatzeko, jateko, … Gernikako eskolaren batera Osasunator ere joan da umeenganako kontzientzia areagotzeko eta txikitatik jatekoak duen garrantziaz jabetzeko.

Oporretan ere, jateko arin hori izaten da osagarri garrantzitsuena, umeei gehien gustatzen zaiena, baina denborarekin ikusi dugu Urunen, jendea kontu honetaz ohartzen hasia dela eta oporretan tokian tokiko produktu osasungarriak jateko desiatzen egoten dela. Guzti honengatik eman genion Slow kutxua hotelari, bezero horien beharrizanak asetzeko asmotan.

Slow bizia, honetan datza; astiro bizitzea alegia. Jaten dugunari so egin eta bizi erritmo lasaia eramatea. Bizitzen duguna sentitzea. Eta zergatik ez, sentitzen duguna bizitzea! Slow food, slow travel,… denak dira bide beretik doazen garraioak, ahalik eta bidaia gustukoena izateko.
Urune hotelean, Slow biziari aspaldi eman genion ongi etorria, baina gaur egun beste bultzada bat eman nahi diogu eta horregatik laster “Ongizate paketea” zuenganatuko dugu. Gure leloari “Urune, patxadaz” jarraituz, alde batetik ongizatea lortzen lagunduko gaituen yoga eta meditazio saioak antolatu ditugu eta bestetik janari ekologikoa ekoizteko aukera izango dugu gure ortu ekologikoetan. Guzti honetan bezero “slow”ak parte hartu dezaketelarik.

Ondorioz, Urunek zoriontasunera heltzeko osagarri batzuk eskaintzen dizkio bezeroari: lasaitasuna (patxada) + meditazioa + barazki eta fruitu ekologikoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario