viernes, 15 de marzo de 2013

Jaten duguna


Telebista pizterik baino ez dago gure elikaduraz kezkatzeko. Gure bizitzan elikadura hain garrantzitsua izanik harrigarria izan daiteke zein gutxi begiratzen diogun. Azkenaldian, diodan bezala, telebista piztu eta berri lazgarriak ikusten dira. Marka batzuek behi okela jarri beharrean zaldi okela jartzen dute, auskalo zaldi horren okelak pasatutako neurriak zeintzuk izango diren, kontuan izanik behi legez aztertua izan dela. Besteren batek okelan kutsatutako bakteria batzuk jarri omen ditu eta beste zenbat egongo diren gu ohartu ere egin gabe sartzen dizkigutenak. Guzti honek, jaten dugunari buruzko hausnarketara eramaten gaitu; nola aldatu diren jateko ohiturak eta honek ekarri dituen “abantaila”z hausnartzera alegia. Gure aitona amonek, beraiek hezitako animalien okela, beraiek landatutako barazki eta fruta arbolen etekinak eta beraiek beraien eskuekin egindako ogi eta opilak jaten zituzten. Jaten zutenaren (ez zuten aukeratzeko betarik) kontrol osoa zeukaten; elikadura katearen jabe ziren. Non geratu da gaur egun kontrol hori? Non hasi eta non bukatzen da katea? Noren esku utzi dugu jabetasun hori?

Egungo estresak, etxetik kanpo jan  beharrak, zenbat eta arinago jakiak prestatu beharrak… guzti honek eraman gaitu egungo egoerara. Gure baimenarekin sortutako honek jarri gaitu gauden puntuan. Krisi ekonomiko eta sozial honen errua al da?

Urune hotelean jaten dugunari buelta bat eman nahi izan diogu eta bezeroak eskatzen eta eskertzen duten Slow Food horretan parada egin. Zergatik ez aplikatu, Slow Foodaren zentzua Urune hotelean bertan? Batez ere, Food horrek erreferentzi egiten dion horretan zentratuz. Egia da, hasi ginenetik gure jakiak etxekoak izan direla oro har, baina, orain berton ekoiztutako produktu ekologikoengandik apustu egitea erabaki dugu.

 Zer aterako den erronka onetatik? Auskalo! Baina proiektua martxan jartzeko beta dugu orain, eta zer aitzakia hoberik inguruko merkatuek kalitate eta prezio aldetik duten krisiaren motibazioa baino. Gure ortuko produktu ekologikoak ekoiztu nahi ditugu, ez gara ez baserritarrak bihurtuko baina ahaleginak egingo ditugu jaten dugunaren gain kontrol gehiago izateko. Batek daki, hau martxan jarriz eta gero ez garen etxeko ogi, ezti eta abarretan ere ausartuko!

Jakinaren gainean izango zaituztegulakoan agurtzen naiz.

Zorte on opa diot gure proiektuari!!


Izaro Bideguren

No hay comentarios:

Publicar un comentario