miércoles, 21 de marzo de 2012

IRITSI DA UDABERRIA


Atzo, martxoak 20, udaberrian sartu ginen. Ze ongi! Atsegin dut udaberria, atsegin ditut berak eskaintzen dituen paisaiaren kolore ezberdinak, alaiak, energiaz beterikoak,… Atsegin dut, baita ere, udaberriarekin batera egunak luzatzea, iluntzeetan lanetik irten eta paseo lasaigarria emateko aukera eskaintzen baitu loratzen hasiak dauden zuhaitzez gozatuz.

Urunera ere iritsi da udaberria; larrosak irteten, zuhaitzak loratzen, kalak hasten,…

Bixentek ere, laster aterako ditu bere behiak, negu osoan gerizpetan egon eta gero, eguzki eta berotasunaz gozatzera. Larretara eramango ditu eta gure bezeroak beraietaz disfrutatu ahal izango dute, besteak beste.


Landetan hasiak dira jada txibiritak, pena ematen du belarra mozteak ere, txibirita hauek makinarekin batera joaten baitira, baina ez denbora luzerako ordea. Lorontzietan ere jarri ditugu lore ezberdinak, etxaurreko balkoian labandak, etartean primulas izenekoak, bulegoan anthuriumak, parkignektik ciclamenak… udaberriarekin etxea apainduta geratuko da, dotore dotore bezero agurgarriei ongi etorria emateko prest. Ezin izango da ba, etxeari argazkiak atera eta etxea edozelan izan, ezta?? Ez horixe.

Okaranak, gereziak, sagarrak,… ere hasiko dira loratzen, aurtengo emankortasunari hasiera emateko prest. Udaran zerbait jan nahi izatekotan, fruta hauek jan beharko baititugu, franbuesarik adibidez, ez dugu izango eta; gure lorazain bereziak, Bat eta Ikatz txakurrek, den denak ebaki baitituzte. Ze lastima!

Guzti honek iluntzetan eltxoak ekarriko ditu, eta iluntze horretan etartean eserita, freskotasuna dastatuz eta gauari so, udaberriaren etorreraz poztuko gara…



Izaro Bideguren

No hay comentarios:

Publicar un comentario