miércoles, 28 de marzo de 2012

ASTE SANTURAKO PLANAK

Aste Santuetako plana egiten gabiltza Urunen, bezeroen logelak prestatu, ingelesa errefreskatu, nork zein egunetan lan egin behar duen, zein egunetan jai hartu,… orain hotela beteta dagoen egunetan zaila izaten da egun librea izatea eta ez da garai batean bezala Aste Santuaz gozatzen.
Guzti honek, orain dela urte dezenteko Aste Santuak dakarzkit burura; baraualdia, egun pasako txangoak, mendira joatea, prozesioak ikustea,... Gaur egun ordea, Aste Santuko planak asko aldatu dira. Hiru lau egun libre dituen pertsona askok nahiago izaten dute Europako hiriren bat ezagutzera joatea, bidaia txikiren bat egitea,… eta zer esanik ez aste betetik gora libre duten pertsonek. Kasu hauetan, baita bidai luzeren bat egitera ausartzea ere. Nork esango zuen orain urte batzuk horrela pasatuko genuenik Aste Santua. Gaur egun oporretara joateko beste aukera bat bihurtu da.
Santiago bidea egitea adibidez modan modako dago. Oinez zein bizikletaz, Orreagan hasi, esaterako, eta Santiagorarte,… aurrera!! Hausnartzeko edo promes egiteko izango ote? Nire ustez, moda kontua gehiago.
Ohiturak aldatzen ari dira eta gure golkorako, eskerrak eman behar. Urune hotela prest dugu beraien herri eta hirietatik irten eta Urdaibai – Busturialdea ezagutzea pentsatu duten bezeroentzat, gure kulturaz kuriositatea dutenentzat eta gu aukeratu gaituztenentzat. Gure Aste Santuko planak beraiei zuzendutakoak izango baitira eta gustu handiz pasatu eta gozatuko ditugu egun horiek. Nahi dutenekin partekatu eta elkar ezagutuz.
Ongi etorria, bada, Aste Santua Urunera, gu prestu gaude.

Izaro Bideguren

No hay comentarios:

Publicar un comentario