martes, 17 de enero de 2012

GURE FAMILIA HASTEN


Badira lau hilabete Uruneko familia handitzen hasia dela. Famili honetara azken sartu dena bikote bitxi bat izan da. Beraien izenak? Ikatz eta Bat, Bat eta Ikatz, a ze parea! A ze txakur kume parea! Bata emea bestea arra, bata artzain txakurra bestea ehiztaria, bata korrika  bestea lo… Egun osoa elkarren atzetik pasatzen dute, nora joan, zer ikertu eta zer apurtu bilatu nahian. Egin behar ez direnak egiten. Zoratuta omen dabil gure nagusia lorategian egiten dituzten zuloekin. Satorren bila omen dabiltza, nahiz eta jakin ez dakigun, ez dute bat ere oraindik harrapatu eta; sagutxoren bat akaso…




Ikatz, bere izenak dioen moduan, beltza da, artzain txakur ezin hobea. Gure bezeroak ongi baino hobeto zainduko dituena. Bere zuhurtziatik ez da inor ikusi gabe pasatzen, ezta gutxiago ere. Bat ordea, ehiza txakurra. Mimosoetan mimosoena, nork igurtziko zain, eguzki izpi bila bertan etzan eta lo kuluxkaren bat egiteko prest dabilena.  

Ni behintzat txakur kontuetan berria naiz. Ez dut sekula txakurrik izan inguruan, gustatzen ez zaizkidala ere esatera ausartuko nintzatekeen, baina bi hauek hemen agertu zirenean…. gauzak aldatu egin ziren. Asko ikasi dut beraietaz, laguntasuna ere ematen didate lanera natorrenean  eta baita kirioak dantzan jarri ere beraien barrabaskerietan hasten direnean…
Hauexek dira bada, gure familiako nobedadeak. Ea gure kume berriak ezagutzeko aukerarik duzuen. Nik badaezpada ere, ideia bat egiteko, beraien argazkiak jarriko dizkizuet, ea zer deritzozuen.

Ondo izan.

Izaro Bideguren

No hay comentarios:

Publicar un comentario