jueves, 17 de noviembre de 2011

UDAZKENA...

Udazkena aurrera doa eta berarekin uda garaiko balantzea egiteko ordua ere heldu da Urune Hotelera, orain egitearen arrazoia jasan dugun udazken beroa izanik. Gure gisako hoteletan  mugimendurik gehienak uda partean izaten dira eta udazkeneko bisitak urriak. Egon badaude bai Urune Hotela udazken eta neguan ezagutu nahi izaten dutenak, gero eta gehiago direla esatera ere ausartuko nintzateke, baina bisitari hauek asteburuetakoak izaten dira batik bat.
Uda garaia guretzat ona izan dela deritzot. Hainbat pertsona pasatu izan dira guretik, Urune Hoteletik. Estatu Batuarrak izan ditugu, Kanadarrak, Zelanda berrikoak, Holandarrak, Erresuma batuarrak, frantziarrak,… esan genezake  mundu erdiko lagin bat izan dugula berton. Bakoitza bere turismoa egiteko erarekin, bere pentsaera eta bere helburuekin. Bakoitzak bere itxaropen eta nahiak ekarri ditu motxilan, bere eskakizunak, bere exijentziak… eta guztietako bakoitzari erantzuna ematen saiatu gara. Baita askotan lortu ere, eta poztasun sakona geratzen zaigu horregatik.
Eskerrik asko gure partetik, elkar ezagutzeko izan dugun aukeragatik; gure Hotela, herria, eskualdea… ezagutzen uzteagatik. Gu hemen geratzen gara beste bisitari edo berriz etorri nahi dutenei ongi etorria emateko prest.
Guzti honen ondorioz, uda garaiaren balantze positiboa egiten dugu, bai jende kopuruarengatik eta jendearen jatortasunagatik, baina jakinarazi nahi dizuet, udazken eta negu garaiak ere oso onak direla Urune ezagutzeko; Urdaibai ezagutu, hondartzako bakeaz gozatu, tximini ondoan elkarrizketa gozoak konpartitu, etartean te beroa hartu…. Ez zait plan txarra iruditzen.
Ea animatzen zareten eta udazken edo neguko bisitari zaituztegun hemen.
Laster arte.

Izaro Bideguren

No hay comentarios:

Publicar un comentario