miércoles, 30 de noviembre de 2011

EUSKARAREN PRESENTZIA GURE EGUNEROKOTASUNEAN


Aste hau bezalakoetan euskararen presentzia zein garrantzitsua den konturatzen gara. Eta esango dizuet zergatik. Gaur, abenduak 30, Bikain ziurtagirien banaketa egingo da Guggenheim museoan eta batzuk, agian, zer den jakingo ez duzuen arren, seguru telebistan ikusi duzuela bai iragarkia eta baita ziurtagiriaren ikurra ere. Bikain ziurtagiriak erakundeetan euskararen presentzia bermatzen duten ziurtagiriak dira eta hiru koloretakoak aurki ditzakegu: beltza, zilarrezkoa eta urrezkoa.

Bikain ziurtagiriez hitz egitean ohikoa izaten da guk geure buruari, erakundeari kasuan, begiratzea eta aurkeztuz gero zein koloretakoa lortuko genukeen pentsatzea, baita ere gure erakundean zer hobetu beharko genukeen imajinatzea ere. Ondorioz, hainbat plan eta helburu zehazten ditugu (ohikoa gainera urtea bukatzen ari den data hauetan). Baina, sarritan, denbora eskuartetik irristatzen zaigu eta eguneroko lanetan murgiltzen gara hurrengo urtean berriz ere eguna iritsi arte.

Nik, Bikaineko ebaluatzaile gisa, bertan parte hartzera animatuko zintuzkedan, gauzak urratsez urrats egin eta helburu berriak jartzera; hizkuntzaren helburuak ere gure urteko edo epe luzeko helburuetan sartzera eta behin hori zehaztuz, eguneko lanaren parte bihurtuko litzateke. Eguneko lana egin behar izaten da, epe bat eta arduradunak izaten ditu, ondorioz, datorren urtean ez da Bikain oroitzapen soila izango, gure lanaren parte bat izango da, irizpide bat, geure burua begiratu genezakeen ispilua.
Baina, erakunde ikuspegitik at, aste honetan, euskararen eguna ere ospatzen da. Euskal Herri osoan hainbat ekitaldi prestatua daude berau ospatzeko eta ekimen ezberdinak egiten ari  dira jendearen parte hartzea bultatzeko. Egun ona izaten da euskararen erabilera eta presentziaren garrantzia gogorarazteko eta ekintza horietan parte hartzeko.
Hausnarketarako egun, aste aproposa dela deritzot. Non gauden eta nora iritsi nahi dugun zehazteko eta ondorioz ekintzak diseinatzen hasteko.

Izaro Bideguren

No hay comentarios:

Publicar un comentario