jueves, 29 de septiembre de 2011

URRIAK 1: GERNIKAKO EUSKAL JAIA

Este sábado  se celebra en Gernika la 3ª edición del Euskal Jaia (Fiesta Vasca). Como todos los años, el día estará repleto de diferentes eventos como bailes, música vasca, personajes de la mitología, deporte rural.. A las 12h del mediodía se espera que comience la fiesta con el chupinazo en la Plaza del Mercurio y la apertura de los barriles de sidra. Con ello empezará una nueva edición de esta fiesta, que cada año tiene más éxito.
Esta Euskal Jaia puede ser una bonita manera de conocer una parte importante de las costumbres de nuestros antepasados y tener la oportunidad de revivirlas.
Nos vemos?

GERNIKAKO EUSKAL JAIA

Urtero bezala hemen dator Gernikako Euskal Jaia. Urriaren 1ean ospatuko da Gernikan hain ezagun bihurtu den eguna. Urterik urte ikus dezakegu jende gehiago animatzen dela, bai aitzinako euskal erropak jantziz, herrian zehar dabiltzan kantutegietan parte hartuz, herri bazkarian,… Gernikan indar asko hartzen ari den eguna da eta gainera, hilabete esanguratsu horri ONGI ETORRIA emateko jaia dela dirudi.  Gernikan urrian egiten diren azokak oso ezagunak izan dira beti, urriko lehenengo astelehenekoa eta urriko azkeneko astelehenekoa.
Larunbat honetarako hainbat ekintza antolatu dituzte herrian. Eguerdian, Merkurio iturrian, emango zaio hasiera festari. Bertan Txupinazioa botatzeaz gain, sagardo kupelak zabalduko dira giroan sartzeko. Honekin batera giroa herri osora zabalduko da, Euskal Herriko kantuzaleak herritik abesten hasiko dira eta Elai Alai taldekoak dantzan.  Herria jaian murgilduta ikus dezakegu txalaparteriekin, herri kirolekin, pertsonai mitologikoekin,… Herri bazkariaren ondoren ere, bertsolariak, euskal fanfarriak, kantak eta erromeriaz gozatzeko aukera izango da.
Egia esan, euskal ohiturekin lotutako hainbat aukera ezberdin ditugu larunbat honetan Gernikan, egongo da zer eginik. Horixe da gure arbasoek erakutsi diguten euskal kulturaren parte garrantzitsua eta!
Eta norbaitek dudarik izatekotan, iazko urteko argazki batzuk erantsiko dizkizuet sarritan esaten baita irudi batek mila hitz baino gehiago balio duela.
Larunbatean Gernikan ikusiko gara ezta?

No hay comentarios:

Publicar un comentario