jueves, 29 de septiembre de 2011

HONTZ ZURIA

Gaur goizean bisita bitxi eta uste gabekoa izan dugu Urunen. Jakin badakigu non gauden eta zer nolako animaliak ditugun inguruan, baina, gaur goizean eguzkiak argi egin duenerako hontz zuria batek ere gurean ostatu hartu duela ikusi dugu. A zer aurpegia! Ez erreserbarik, ezta baimenik eskatu gabe!! Hoteleko logelarik handieneko biga batean hartu du ostatu, lasai asko.
Goiz osoa darama lotan, ziur asko, aurretik gau luzea izango zuen hona iritsi arte eta deskantsatu beharrean aurkituko da. Guk, bakean utziko dugu nola atera pentsatzen dugun bitartean. Sschhhhh……

No hay comentarios:

Publicar un comentario