viernes, 29 de enero de 2016

TAUPADAK - LATIDOS

Betidanik dakit gure  etxe hau, URUNE,  bizirik dagoela. Sentitu egiten da. Izenetik hasita. Izatez, Uriguen goikoa da eta hala da, Muxikako uri edo hiriaren goikaldean baitago kokatuta. Eta beheragoko baserritik bereiztearren, Uriguen hura ere, Goikoa jarri zioten abizenez. Auzokoak beti deitu diote Urune, eta gu ez gara inor bere nortasuna aldatzeko, beraz Urune izenarekin hartu dugu besoetako.
Gurea diñot baina askorena izan da ... eta da. Izan ere, azken 10 urteotan gu gara biztanle, eta gure familia, eta gure lagunak, eta gure bezeroak … Lehenago, auzoko familiak bizi izan dira. Hondatuta egon den urteetan, inguruko ume eta gazteek hainbat sarrera klandestino egin dituzte gordetzen dituen misterioak deskubritu nahiean. Eskubide gehiagorekin, tokiko patari eta animaliak kabia egin zuten negu latzak gainditzeko.
Antza denez, 1780. urtean eraiki zen, orduko etxe dotorea izateko asmotan. Sarrera zabala, eskailera erosoak, harria eta egurraren nortasuna agerian … Orduko eraikuntza arauak betetzen ditu: iparrari alboa emon, aurrea ekialdera eguzkiaren argitasuna eta beroaren bila. Atzea iparreko hotzetatik babesteko, orduan egiten zen bezala, artea eta antzeko zuhaitz sendoak landatu zituzten. Oraindik ere bere enbor erraildoiak haize boladak harrotasunez gelditzen ditu gure arteak.
Barruan, erdi arotik datorren ikaskuntza Euskal baserrietan: sabaia eta bedarra gordetzeko tokia etxetik isolatuta harrizko orma lodi eta sendoen bitartez, suterik egotekotan, etxe bizitza salbu mantentzeko. Sukaldea eta beheko egoitza abereekin konpartitzen zen eta horregatik, behien eta txarrien askak eskatzera, sukaldera ematen dute, inolako itxierarik gabe. Orduko berogailua animalien berotasunetik zetorren eta sukaldean sortutako hondakinak erreziklatzeko sistema bikaina zen zuzenean asketara botatzea.
Lehioetan, geroago jarritako burdinezko barroteak daude oraindik. Antza, 1815 inguruan, Jose Bonapartek gidatutako frantsezen etorreratik babesteko eta geroko guda karlisten usainera.
Eta guda batetik bestera. 1937. Urtean, Gernika erre zuteneko urte beltz hartan, Urunen baegoen alkoba izkutu bat, armairu pisutsu eta sendo batez tapatuta. Gela batetik beste txiki horretara pasatzen zen baina jakin ezean, inork ez luke esango txoko hori egoenik ezta.
Armairua oraintsu berriztu dugu eta berreskuratu du bere tokia etxean. Galdetu ezkero …, entzutekoak izango dira bere atzean izkutatzen ziren gudarien pena eta bizipenak.
Orain dela gutxi, bezero bat ikusi nuen Uruneko orma bati besarkatuta, negarrez eta beste bat atzeko arte zaharrean eskuak jarrita bien arteko energia konpartitzen.
Urunen inor ez dagoenean, orduan hitz egiten du ozen etxeak. Bere bihotzaren taupadak entzuten dira. Naturak bere sustraietan sortutakoa, harria, egurra, burdina, … eta hainbat arimak elikatutakoa.
Negar, barre, beldur, amets, … hauek ematen diote jana eta indarra, lehen eta orain. Horregatik sentitzen dugu ez daukagula eskubiderik izaki hau hiltzen uzteko.
Uruneko ateak zabalik daude bizia konpartitzeko prest dauden guztientzat.






Siempre he sabido que nuestra casa, Urune está viva. Así comienza el artículo que he subido al blog, en euskera, que es como me ha nacido. No por ello quiero dejar de compartir con todas vosotras (me refiero a las personas que nos seguís), las sensaciones que recojo en el mismo.
Desde su nombre, cariñosamente acuñado como Urune por los vecinos y vecinas del barrio (aunque su nombre oficial sea Urigüen Goikoa) hasta quienes han habitado sus entrañas desde que se construyera en 1780 han  sido y son parte de su vida. Y como no, nuestra familia, amistades, clientes del Hotel …
Urune guarda los miedos de quienes pusieron barrotes en sus ventanas en 1815 para protegerse de los franceses de Jose Bonaparte y esconde tras un inmenso armario el hambre y la tristeza de quienes se refugiaban en una alcoba secreta, en la Guerra Civil.
Hace poco vi derramar sus lágrimas a una cliente abrazada a la piedra de una pared de Urune y en ocasiones he podido observar a distintas personas poner sus manos en la centenaria encina en un baile en el que compartían su energía.
Urune habla alto cuando no nadie le oye. Es entonces cuando se sienten sus latidos. Los creados por la naturaleza en sus piedras, madera y hierro … y los alimentados por tantas almas.
Reír, llorar, temer, soñar, … le alimentan y le dan fuerza. Y pienso que no tengo derecho a dejar que muera este ser.

Las puertas de Urune están abiertas para quienes quieran compartir su vida.




Aurkene Redondo Ikazuriaga
Urune Hoteleko Zuzendaria

No hay comentarios:

Publicar un comentario