domingo, 16 de junio de 2013

URKIOLAKO SAN ANTONIO


Milaka lagun biltzen dira urtero Urkiolako San Antonio Jaian.
Andoni deunaren eleiza nork ez dau ezagutzen Euskadi osoan? Arkaitz artean jarrita dago eleiz eder ori. Ara doaz eusko semeak, batzuk euren osasun billa, besteak gandur aietatik ibarren eta arroen edertasuna ikusteko.

 Bai, aldatz andia dago, baiña zenbatek igaro dabez aldatz oneik izerdi ta nekearen bildurrik gabe. Eta urteetan pozik igon dira, aurten zazpigarren eundia ezagututen danean, geiago elduko dira bertaraiño.
Urkiolako Parke Naturala Aramotzeko mendilerroak osatzen du eta 5.768 hektareako azalera dauka. arkeko puntu altuena 1.331 metrotara dago, Anboto mendiaren tontorrean. Gailur horretan bizi da Mari, Anbotoko Dama bezala ezagunagoa den euskal mitologiako sinbolo nagusia.
Parke Naturalaren erdigunean Urkiolako Santutegia dago
Tenplua Antonio Abade eta Paduako Antonio santuak gurtzeko eraiki zen XIX. mendearen azken urteetan. Dena den, Santutegia ez da babestutako eremu honetan kristautasunak utzi zuen aztarna bakarra. Tenplua eraikitzen hasi ziren garaian, erromesaldietan hurbiltzen ziren bisitari eta erromesei ostatu emateko baseliza eta aterpetxeak sortu zituzten. Jai garrantzitsuenak urtarrilaren 17an eta ekainaren 13an ospatzen dira, San Antonio Abadearen eguna bata eta Paduako San Antonioren eguna bestea. Gaur egun, ospakizun horietan fededun ugari doaz Santutegira.

Nola Ahaztu umeak ginenean Urkiolara joaten ginela kamping denda batzuk hartuta, bokadilloak eta eliza alboko ezkutaleku batean lo egiten genuen, historiak kontatuz, izan ere Urkiola beti izan da leku berezi bat.
Urkiola leku berezia dela argitarazi nahi nuen blog ean, eta gogorapen asko ekartzen dizkit burura.
Tradizioak dioenez, meteoritoari 7 buelta emonez, fedez Beteta, neska edo eta mutil laguna aurkitzen laguntzen digu San Antoniok.


No hay comentarios:

Publicar un comentario