domingo, 26 de agosto de 2012

IDEIEN KAKOA


Uda honetan, azkenean ere, martxan jarri dugu Ideien kakoa. Kako hau, ez da kako arrunt bat, gure hoteleko lagunek utzi nahi diguten inpresioak eskegitzeko kakoa baita.

Nahiz eta hasierako asmoa gure eguneko berri eta eskainitako zerbitzuak bezeroari adierazteko erakusleiho izatea bazen ere, bezeroak eurak izan dira guretzako oharrak utzi dizkigutenak.

Hemendik pasatako jende askoren parte hartzea du beraz, kako honek. Heldu zein ume, euskaldun zein atzerritar eta karta zein marrazki, denetarikoa aurki dezakegu bertan; hau da, etxeko txikiari, Nileri, eskainitako marrazkiren batetik hasi eta esker ona adierazi nahi duen frantsezez idatziriko karta sentikor bateraino. Baita norberaren izena bertan itsatsia geratzea nahi izan dutenena ere ikus genezakeelarik.

Azken finean bezeroari informazioa eskaintzeko bide bat izatetik bezero hauek esker ona komunikatzeko bide bihurtu da. Nolabait beraiek bizitakoa Urunen geratzea eta beste bezero batzuekin konpartitzea nahi izan dutelarik, guretzako zeharo pozten gaituen proiektu bilakatu da.


Eskerrik asko beraz, parte hartu duzuen guztioi eta parte hartzeko zaretenoi: Maialen, Oriol, Laura, Génesis, Blas, Carlos, Paula, Karmentxu, Mikel, Celine, Pepa, María, Nile,…

 Besarkada bat.
 

Izaro
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario