Atzo, martxoak 20, udaberrian sartu ginen. Ze ongi! Atsegin dut udaberria, atsegin ditut berak eskaintzen dituen paisaiaren kolore ezberdinak, alaiak, energiaz beterikoak,… Atsegin dut, baita ere, udaberriarekin batera egunak luzatzea, iluntzeetan lanetik irten eta paseo lasaigarria emateko aukera eskaintzen baitu loratzen hasiak dauden zuhaitzez gozatuz.
Urunera ere iritsi da udaberria; larrosak irteten, zuhaitzak loratzen, kalak
hasten,…
Bixentek ere, laster aterako ditu bere behiak, negu osoan gerizpetan egon
eta gero, eguzki eta berotasunaz gozatzera. Larretara eramango ditu eta gure
bezeroak beraietaz disfrutatu ahal izango dute, besteak beste.
Landetan hasiak dira jada txibiritak, pena ematen du belarra mozteak ere,
txibirita hauek makinarekin batera joaten baitira, baina ez denbora luzerako
ordea. Lorontzietan ere jarri ditugu lore ezberdinak, etxaurreko balkoian
labandak, etartean primulas
izenekoak, bulegoan anthuriumak,
parkignektik ciclamenak…
udaberriarekin etxea apainduta geratuko da, dotore dotore bezero agurgarriei
ongi etorria emateko prest. Ezin izango da ba, etxeari argazkiak atera eta
etxea edozelan izan, ezta?? Ez horixe.
Okaranak, gereziak, sagarrak,… ere hasiko dira loratzen, aurtengo
emankortasunari hasiera emateko prest. Udaran zerbait jan nahi izatekotan, fruta
hauek jan beharko baititugu, franbuesarik adibidez, ez dugu izango eta; gure
lorazain bereziak, Bat eta Ikatz txakurrek, den denak ebaki baitituzte. Ze
lastima!
Guzti honek iluntzetan eltxoak ekarriko ditu, eta iluntze horretan
etartean eserita, freskotasuna dastatuz eta gauari so, udaberriaren etorreraz poztuko
gara…
Izaro Bideguren
No hay comentarios:
Publicar un comentario