Aste
Santuetako plana egiten gabiltza Urunen, bezeroen logelak prestatu, ingelesa errefreskatu,
nork zein egunetan lan egin behar duen, zein egunetan jai hartu,… orain hotela
beteta dagoen egunetan zaila izaten da egun librea izatea eta ez da garai
batean bezala Aste Santuaz gozatzen.
Guzti honek,
orain dela urte dezenteko Aste Santuak dakarzkit burura; baraualdia, egun
pasako txangoak, mendira joatea, prozesioak ikustea,... Gaur egun ordea, Aste Santuko
planak asko aldatu dira. Hiru lau egun libre dituen pertsona askok nahiago izaten
dute Europako hiriren bat ezagutzera joatea, bidaia txikiren bat egitea,… eta zer
esanik ez aste betetik gora libre duten pertsonek. Kasu hauetan, baita bidai
luzeren bat egitera ausartzea ere. Nork esango zuen orain urte batzuk horrela
pasatuko genuenik Aste Santua. Gaur egun oporretara joateko beste aukera bat
bihurtu da.
Santiago bidea
egitea adibidez modan modako dago. Oinez zein bizikletaz, Orreagan hasi,
esaterako, eta Santiagorarte,… aurrera!! Hausnartzeko edo promes egiteko izango
ote? Nire ustez, moda kontua gehiago.
Ohiturak
aldatzen ari dira eta gure golkorako, eskerrak eman behar. Urune hotela prest
dugu beraien herri eta hirietatik irten eta Urdaibai – Busturialdea ezagutzea
pentsatu duten bezeroentzat, gure kulturaz kuriositatea dutenentzat eta gu
aukeratu gaituztenentzat. Gure Aste Santuko planak beraiei zuzendutakoak izango
baitira eta gustu handiz pasatu eta gozatuko ditugu egun horiek. Nahi dutenekin
partekatu eta elkar ezagutuz.
Ongi
etorria, bada, Aste Santua Urunera, gu prestu gaude.
Izaro Bideguren
No hay comentarios:
Publicar un comentario