Gaur hurrengo berria irakurri dut
egunkarian: RAE*n ustetan, “Hizkuntza ez sexista erabiltzeko ildoak era
zorrotzean jarraituz gero, ezingo litzateke hitz egin”. A ze titularra. Gogorra
ezta? Pertsonen artean hizkuntza bera erabiliz, eta ezin komunikatu? Hala azpimarratu
dute aho batez RAEko arduradunek eta baten bat hizkuntz kontuetan aditua
izatekotan, beraiek ezta? Nire asmoa ez da zuzen edo oker dabiltzan
eztabaidatzea, ezta gutxiago ere, baina berriak harritu egin nauela ezin ukatu.
Urteak daramatzat nire bizi profesionalean
berdintasun kontuekin lanean, lan tokietan emakume eta gizonezkoen artean aukera
berdintasuna egon dadin gure ahaleginak egiten eta bat batean holako berri
hotza gainera erorita hainbeste galdera etorri zaizkit burura.
Egia ote RAEk dioena? Berdintasunaren
alde lan egiteak alde txarra al du? Hobe litzateke gure komunikazioan emakumeak
ez erakustea? Eta esaten edo aipatzen ez dena, ikusten al da? Gazteleraz
“medicos” hitzak erabiltzean, emakumezkoak ala gizonezkoak datozkigu burura?
Niri, zalantzak sortzen zaizkit behintzat…
Gure komunikazioetan, eta batik bat
euskaraz mintzatzerakoan, sarritan uste dugu gure hizkuntza ez dela sexista. Izan
ere, ez dago ez nuke esango hizkuntza sexistarik dagoenik, baina bai ordea
egiten dugun hizkuntzaren erabilera. Hizkuntzak bera generoa izan edo ez, beste
kontu bat litzateke, baina erabilpenean dago gakoa. Sarritan erabilpenean
ikuspegi sexista eta androzentrista ematen diogu, baita euskaraz
komunikatzerakoan ere.
Androzentrismoa, gizona gure munduaren
ardatz eta neurritzat hartzen dugunean sortzen da, besterik ikusi gabe, eta
sexismoa ordea, sexu bakoitzari rol eta ezaugarri zehatzak esleitzean datza.
Nork ez du inoiz entzun arropak amari emango dizkiola garbitzeko baina
txirringa aitari emango diola konpontzeko?
Estereotipo horiek gure gizartean
barneraturik daude eta nahiz eta sarritan pentsatu egungo gazteek
diskriminazioa gaindituta dutela, betiko rolak errepikatzen dira.
Komunikazioan, lanean,… gizartean orokorrean.
Aste honetan martxoaren 8ko eguna
ospatzen dela aprobetxatuz, laneko aukeren berdintasunez hausnartzen pasako
naiz. Ni emakumea naiz, 30 urteko emakumea, eta emakume artean lan egin izan
dut beti; ez dut besterik ezagutzen, ez onerako eta ezta txarrerako ere. Badira
sei urte lan munduan sartu nintzena eta berton jarraitzeko asmoa ere badaukat, nire
bizi pertsonalak ematen dituen bueltak emanda ere. Zorionez nigan konfiantza
duen nagusia dut, nigan pertsona bat ikusten duen nagusia, emakumezko zein
gizonezko izan, nire gaitasunak ikusten dituena; bere negozioak axola dio, bai,
baina gauza batek ez du bestea kentzen. Horretarako zer hoberik bere ustetan profesional
onena dena bilatzea baino. Bakoitzak, bere negoziorako perfil ezberdinak
bilatuko ditu, ziur asko, postu berdinerako nagusi ezberdinek irizpide
ezberdinak izango dituzte, baina bakoitzak bere negozioa ikusteko era izanik, langilerik
onena nahi izango du. Ez al da arriskutsua sexuan mugatzea eta haratago ez
ikustea?
Emakunde aurtengo martxoaren 8ko
kanpainan ere horretan zentratzen da, berdintasun politikak krisiari aurre
egiteko tresnatzat erabiltzean. Honek ere, gogorra dirudien arren, bere
arrazoia du. Krisi garai hauetan arriskutsua litzateke langile baten
profesionaltasuna sexuan mugatzea, lehen esan dudan bezala, bere gaitasunak ez
ikustea emakume zein gizonezko jaiotzeagatik. Honek gaitasun handiko langileria
baztertzea eta talentuak ez aprobetxatzea ekarriko luke.
Guk Enbor Kontsultoreak-en izan dugun
esperientziak esaten digu, berdintasunaren alde lan egiteak ez duela alde
bateko eta besteko langileak baztertzen, ezta gutxiago ere. Berdintasunaren
alde lan egiteak, langile guztien alde lan egitea suposatzen baitu, erakundean
dauden politika ezberdinetan, barne zein kanpo irudian, kudeaketan,… pertsona
guztiok berdinak garenaren kutsua ezartzea baita, eta hortik aurrera, pertsonen
alde lan egitea, negozioaren alde lan eginez.
Langile asebeteak hobeto egingo du
bere lana. Kontziliatu dezakeen langileak hobeto egingo du bere lana. Bere
gaitasunak kontuak hartzen direnaren ziurtasuna duen langileak hobeto egingo du
bere lana,… langile guzti hauek bere lana hobeto eginda nork galtzen du guzti
honetan? Nagusiak, negozioak, sektoreak, langileak,…
Nire uste xumean, politika hauek
indartzeak negozioa indartzea suposatzen du, langileen asebetetzea handitzea,
pertsonen gaitasunak aprobetxatzea, nahi ditugun langileak gurekin izatea,…
baina guzti hau esaten ez badugu, inplizituki geratzen bada, nor konturatuko da
honetaz?
* Real Academia Española
Izaro Bideguren
Fernando Aramburu idazleak bere blogean, bere liburuaren aurkezpen batez:
ResponderEliminar"Me flanquearon hembras a la mesa. Estaba, pues, como en casa. Es que congenio con el rebaño cuando es bello y huele bien."
Hizkuntza ez sexistaren adibide ona.