Aste honetan irakurri dut jaten
dugunak gure zoriontasunean duen eraginaz eta ondorioz, garrantziaz. Azukreak gure egoera
emozionalean eragina omen du, gasdun edariak bezala, baina eragin hori epe
motzekoa baino ez omen da. Menpekotasuna sortu eta egoera hobetu egiten du momentuan,
baina epe luzean zoriontsuago eta bizi poztasun handiagoa izateko, barazki eta
frutak jatea ezin bestekoa da, koipe saturatuak eta industrialak alde batera
utziz. Baina dena ez da jaten duguna, honez gain, bizi erritmo ordenatu eta
meditazioa egiteak laguntzen omen du bizi kalitatean.
Nahiz eta kontu hauek aspalditik
ezagutzen ditugun eta orain hemen irakurtzeak ez digun ezer berririk esaten,
egia da, gaur eguneko gizarteak eta bizi erritmoak aldatu digula. Egunerokoak
prestatzeko errazak diren bazkariak jatera eramaten gaitu, are gehiago, jadanik
prestaturik badaude hobeto eta honek “fast food” delakoetan erortzera garamatza.
Ez gara jaten dugunaren jabe, ahaztu egiten zaigu jateko osasuntsuak kosta
egiten direla eta gauza garrantzitsuak bezala bere denbora behar izaten dutela,
erosteko, prestatzeko, jateko, … Gernikako eskolaren batera Osasunator ere joan
da umeenganako kontzientzia areagotzeko eta txikitatik jatekoak duen
garrantziaz jabetzeko.
Oporretan ere, jateko arin hori
izaten da osagarri garrantzitsuena, umeei gehien gustatzen zaiena, baina
denborarekin ikusi dugu Urunen, jendea kontu honetaz ohartzen hasia dela eta
oporretan tokian tokiko produktu osasungarriak jateko desiatzen egoten dela.
Guzti honengatik eman genion Slow kutxua hotelari, bezero horien beharrizanak
asetzeko asmotan.
Slow bizia, honetan datza; astiro
bizitzea alegia. Jaten dugunari so egin eta bizi erritmo lasaia eramatea.
Bizitzen duguna sentitzea. Eta zergatik ez, sentitzen duguna bizitzea! Slow
food, slow travel,… denak dira bide beretik doazen garraioak, ahalik eta bidaia
gustukoena izateko.
Urune hotelean, Slow biziari
aspaldi eman genion ongi etorria, baina gaur egun beste bultzada bat eman nahi
diogu eta horregatik laster “Ongizate paketea” zuenganatuko dugu. Gure leloari
“Urune, patxadaz” jarraituz, alde batetik ongizatea lortzen lagunduko gaituen yoga
eta meditazio saioak antolatu ditugu eta bestetik janari ekologikoa ekoizteko
aukera izango dugu gure ortu ekologikoetan. Guzti honetan bezero “slow”ak parte
hartu dezaketelarik.
Ondorioz, Urunek zoriontasunera
heltzeko osagarri batzuk eskaintzen dizkio bezeroari: lasaitasuna (patxada) +
meditazioa + barazki eta fruitu ekologikoak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario