Telebista
pizterik baino ez dago gure elikaduraz kezkatzeko. Gure bizitzan elikadura hain
garrantzitsua izanik harrigarria izan daiteke zein gutxi begiratzen diogun.
Azkenaldian, diodan bezala, telebista piztu eta berri lazgarriak ikusten dira.
Marka batzuek behi okela jarri beharrean zaldi okela jartzen dute, auskalo
zaldi horren okelak pasatutako neurriak zeintzuk izango diren, kontuan izanik
behi legez aztertua izan dela. Besteren batek okelan kutsatutako bakteria batzuk
jarri omen ditu eta beste zenbat egongo diren gu ohartu ere egin gabe sartzen
dizkigutenak. Guzti honek, jaten dugunari buruzko hausnarketara eramaten gaitu;
nola aldatu diren jateko ohiturak eta honek ekarri dituen “abantaila”z
hausnartzera alegia. Gure aitona amonek, beraiek hezitako animalien okela,
beraiek landatutako barazki eta fruta arbolen etekinak eta beraiek beraien
eskuekin egindako ogi eta opilak jaten zituzten. Jaten zutenaren (ez zuten
aukeratzeko betarik) kontrol osoa zeukaten; elikadura katearen jabe ziren. Non
geratu da gaur egun kontrol hori? Non hasi eta non bukatzen da katea? Noren
esku utzi dugu jabetasun hori?
Egungo estresak,
etxetik kanpo jan beharrak, zenbat eta arinago
jakiak prestatu beharrak… guzti honek eraman gaitu egungo egoerara. Gure
baimenarekin sortutako honek jarri gaitu gauden puntuan. Krisi ekonomiko eta
sozial honen errua al da?
Urune
hotelean jaten dugunari buelta bat eman nahi izan diogu eta bezeroak eskatzen
eta eskertzen duten Slow Food horretan parada egin. Zergatik ez aplikatu, Slow
Foodaren zentzua Urune hotelean bertan? Batez ere, Food horrek erreferentzi egiten
dion horretan zentratuz. Egia da, hasi ginenetik gure jakiak etxekoak izan
direla oro har, baina, orain berton ekoiztutako produktu ekologikoengandik
apustu egitea erabaki dugu.
Zer aterako den erronka onetatik? Auskalo!
Baina proiektua martxan jartzeko beta dugu orain, eta zer aitzakia hoberik
inguruko merkatuek kalitate eta prezio aldetik duten krisiaren motibazioa
baino. Gure ortuko produktu ekologikoak ekoiztu nahi ditugu, ez gara ez
baserritarrak bihurtuko baina ahaleginak egingo ditugu jaten dugunaren gain
kontrol gehiago izateko. Batek daki, hau martxan jarriz eta gero ez garen
etxeko ogi, ezti eta abarretan ere ausartuko!
Jakinaren
gainean izango zaituztegulakoan agurtzen naiz.
Zorte on
opa diot gure proiektuari!!
Izaro Bideguren
No hay comentarios:
Publicar un comentario