jueves, 16 de febrero de 2012

INAUTERIAK 2012



Otsailak 12, inauteri aurreko igandea. Umeekin mendira joateko egun aproposa Txitxiburduntzi edo Basatoste egitera inauteriei ongi etorria emateko aukera aproposa. Ohituraz, Euskal Herriko mendi eta basoetan Txitxiburduntzia egiten da inauterien aurreko igandean, txerrikiak sutan errez. Askotan, jolas eta musikaz lagundurik ere ospatzen da.
Gaur, otsailak 16, eguen zuri eguna da. Inauterietarako motorrak berotzen hasteko eguna. Kale asko beteko dira musikaz eta umeen abesti eta zalapartaz. Kalez kale abestu, jantziak atondu, burukoak lortu,…
Bihar ordea, inauterietako asteburuaren hasiera. Umeek eskolara mozorrotuta joango dira, nagusiak iluntzean kalera, gazteak parrandan,… ez dago ez aspertzerik asteburu honetan, ez behintzat nahita. Gernikan, ostiral iluntzerako, lelo bat jartzen dute eta horren bueltan mozorrotuta ikus ditzakegu gazteak parrandarako prest, Mundakan  bestalde, atorrak eta lamiez jantzita irtengo dira herritarrak, ohitura denez eta Lekeition ere aski ezagunak izaten dira inauteriak herrian sortzen den giroarengatik batipat,… ondorioz, ongi pasatzeko aukerak egon badaude, horretarako gogoak baino ez zaizkigu falta!!
Asteburu osoan zehar hainbat ekitaldi egongo dira gure inguruan, Gernikaldean alegia. Kalez kale Lapurdiko dantzak ikusteko aukera izango dugu, baita oilar-jokoa eta kukaina ere igande goizean. Badago bai zer ikusirik inauteriz jantzitako asteburu honetan.
Guk ere inauterien kutsua ipini nahi diogu Urune Hotelari. Horretarako ideia gastronomikoan pentsatu dugu. Asteburu honetan Urunen afaltzen dutenentzako postre ezin hobea eskainiko diegu: tostadak! Bai, ohitura dugunez San polikarpo egunetik inauteriak arte postre “berezia” izaten zen etxeetan eta hori bera egitea pentsatu dugu. Honek gure bezeroak euskal ohituratan “pixka” bat hurbilduko dituelakoan gaude.
Etor zaitezte gurekin inauteriak ospatzera, ez dugu plan txarra eta!!

Izaro Bideguren

No hay comentarios:

Publicar un comentario