domingo, 30 de octubre de 2016


URRIKO AZKEN ASTELEHENA - ULTIMO LUNES DE OCTUBRE

Bihar egun handia da Gernikan, Euskal herriaren mami eta sustraia ezagutzeko jai paregabea, Urriko Azken Astelehena. Euskal herriko azoka garrantzitsuenetakoa da, eskulan, gastronomia, abeltzaintza eta nekazaritza azoka hain zuzen ere.
Herri guztian zehar nekazaritza produktuez betetako saltokiak egon ohi dira, urte honetan zehazki 332 saltoki izango ditugularik; eztia, barazkiak, gazta, txakolina, eskuz eginiko produktuak eta  gehiago izango ditugu erosgai, Label Kalitatea edota  Jatorrizko produktuak izango direlarik.
Giro eta ekitaldiz betetako egun honetan, goizeko protagonista gazta enkantea da. Sukaldeko maisu handiak leku ezberdinetako gaztak dastatuz txanpelduna aukeratzen dute, honek dakarren sari banaketarekin.
Gazta dastaketa ikustean gosea sartzea da normalena, nahiz eta jende mordoa izan bazkaria ez da arazoa izaten. Jatekoz eta edariz betetako txosna ugari izaten dira herrian sakabanaturik, taloa eta sagardoa menu printzipala direlarik.
Urunetik Gernikako urriko azken astelehena ikustera, dastatzera eta gozatzera animatzen zaituztegu, gu bertan izango gara!




Mañana se celebra un gran día en Gernika, una fiesta excepcional para conocer la cultura y costumbres del país vasco, el Último Lunes de Octubre. Es una de las ferias más importantes del país vasco, una feria sobre ganaderia, agricultura, gastronomía y artesanía.
Todo el pueblo se llena de pequeños puestos de productos agrícolas, esta año concretamente de 332 puestos. Miel, verduras, queso, txakoli, cosmética natural…son productos que podremos adquirir en las calles de Gernika.
En este día lleno de ambiente y actividades, el protagonista de la mañana es el concurso de quesos. Grandes profesionales de la cocina se dedican a probar quesos durante toda la mañana hasta que eligen un ganador.
Después de ver tantos quesos es probable que tengamos apetito, pero el comer no es un problema. Podremos encontrar txosnas repletas de comida y bebida en cualquier parte del pueblo, siendo el menú principal el talo y la sidra.
Desde Urune os animamos a que a visitéis Gernika en este día tan importante ¡Nosotros estaremos ahí!



No hay comentarios:

Publicar un comentario