Urtero legez,
atzo Madalena eguna ospatu zen Bermeo, Mundaka
eta Elantxoben. Uztailaren 22an Bermeotarrak Izaro uhartea beraiena dela
aldarrikatzeko alkateak, teila bat botatzen du Izaro irlako uretara, Bermeoko
lurrak horraino heltzen direla adieraziz: “Honaino heltzen dira Bermeoko ituginak!”
esanez.
Jaia goizean
hasten da; bai Bermeo eta baita
Mundakako itsasontziak ere, udal agintariekin batera Izaro uhartera abiatzen
dira esandako teila jaurtiketa egiteko. Handik Elantxobera joaten dira, non
bertako alkateak ongi etorria ematen dieten ohorezko aurreskua eginez eta makila eskainiz Bermeoko alkateari. Egun
zoragarria izaten da Elantxobekoa, orain dela urte batzuetako jende andana alde
batera utziz, jai giroaz gozatzeko moduko eguna delako. Arratsaldean, Mundakan
parada egin ostean, itsasontzi guztiak bueltatzen dira Bermeora bertan
ospakizunarekin jarraitzeko asmoz.
Historia
Historiak dio,
orain dela urte asko, Bermeok eta Mundakak Izaro uhartea norentzat izango zen
zehazteko arraunean lehiatu zutela. Herri bien fede ona ziurtatzeko,
Elantxobeko herria jarri zuten epai gisa. Lehiaketa hura Bermeok irabazi zuen
eta handik aurrera urtero egiten da ospakizun hau Izaro uhartea Bermeotarrena
dela goraipatzeko.
Izaro Bideguren
No hay comentarios:
Publicar un comentario