Gabonak heltzear
daude eta beste behin ere Urune Hotela apaintzeko zuen laguntza eskatzera
gatoz. Gure gabon zena hobekien islatzen duen proposamenak gainera, saria
izango du: gau bateko egonaldia, bi pertsonentzako afari eta buffet erako
gosariarekin Urune Hotelean. Honez gain, parte hartzen duzuen guztiok Urune
Hoteleko egonaldietan beherapenak jasoko dituzue.
2011ko irabazlea: MIguel Bargalló (katalunia) |
Lehiaketaren
oinarriak:
- Gure web orrialdean sartu eta apaindu nahi
duzuen gela aukeratu.
- Material berriztagarri edo eta ekologikoekin
egindako gabon objektu edo motibo original eta sormenaz beterikoa
proposatu. Objektu/Motibo hori, Urune Hotelaren estilo eta printzipioekin
bat etorri beharko da (gure web orrialdea bisitatzea gomendatzen dizuegu).
- Egindakoaren xumetasuna eta kostu baxua
baloratuko da (jasangarritasun printzipioak).
- Proposamenak urune@urunehotela.com helbide
elektronikora bidali, mezuaren gaian “Urune atontzen” jarriz edo Uruneko
Facebook orrialdean sartuz, argazkiaren izenburua “Urune atontzen” izanik.
- Gabon objektu edo motiboa, marrazki edo zirriborro,
maketa baten argazki edo Urunen garatu daiteken ideia baten azalpen
zehatza izan daiteke. Honez gain, proiektu osoa eginda ere bidali dezakezue.
- Proposamenak jasotzeko azken eguna 2012ko
abenduaren 15a izango da.
Proposamenen
aukeraketa:
- Urune Hoteleko taldeak, goiko ezaugarrietara
hobekien egokitzen den proposamena aukeratuko du.
- Erabakia abenduaren 17an argitaratuko da
Facebook orrialdean eta irabazleari zein parte hartzaile guztiei, zuzenean
deitu edo mezua bidaliko zaie bakoitzaren helbide elektronikora.
Sariak:
- Irabazleak Urune Hotelean gau bateko
egonaldia jasoko du, bi pertsonentzako afari eta buffet erako gosaria
barne.
- Goiko ezaugarriak betetzen dituzten parte
hartzaile guztiek Urune Hotelean egindako erreserba batean %20ko deskontu
zuzena izango dute.
- Sariak Urune Hoteleko erabilgarritasunaren arabera
izango dira.
- Sari hauek behe denboraldirako dira (2013ko
abuztuaren 1etik 31ra ezik).
No hay comentarios:
Publicar un comentario