martes, 2 de octubre de 2012

GERNIKAKO EUSKAL JAIA 2012



Larunbat honetan ohikoa bihurtu den bezala, Euskal Jaia ospatuko da  Gernikan, antzinako ohiturak berreskuratuz. Urteen poderioz handitzen eta indartzen joan den egun garrantzitsu honek bere pisua hartu du urriko ekitaldietan eta herritarrak izan edo ez, bakoitzak bere arropak jantziz, egun aproposa izaten da aspaldiko ohituretara bueltatzeko. Talo jana, ardoa dastatzea, herri kiroletan apustu egitea eta euskal dantza eta abestiez bustitzea...



Goiz partean gurdia ibili dabil herrian zehar bertoko neskatilak alde batetik bestera eramaten,  sagardoa eta taloa ere ez da faltan izaten, ez. Gernikako indabaz jositako bazkal ordu eder bat egin eta bertso saio, kantu tarte eta dantzaldiak alaituko dute giroa. Iluntzean ordea, erromeriarekin emango zaio bukaera egunari.









Egun osoan zehar herriko hainbat 
tokitan herri kirolak ere ikus ditzakegu eta apustu egin nahi duenak egiterik ere badauka. Honez gain, erraldoi eta pertsonai mitologikoz ere beteko zaigu herria eta Euskal Herriko puntu ezberdinetatik etorritako abesbatzan errepertorio ezagunak ere.




Ondorioz, egun pare gabea pasatzeko aukera dugu larunbat honetan Gernikan: jaia, edana, dantza, jana, … zer gehiago behar da bada, egun borobila izateko?


Larunbata arte.

Izaro

No hay comentarios:

Publicar un comentario