martes, 30 de septiembre de 2014

URRIAREN 4AN, EUSKAL JAIA GERNIKAN

Euskal kulturari egiten zaion omenaldiak izaten dira Euskal Jaiak; euskal gastronomia, dantza, kultura eta herri kirolaz betez herrietako kaleak, Euskal Folkloreko jaia bihurtuz.

Ondorioz, herritarrak antzinako garaietan baserritarrak hirira jaisteko erabiltzen zituzten arropa dotoreak janzten dituzte eta orduko ohiturak gogorarazten dira. Batzuk egun horretarako propio aurreko asteetan euskal dantzak entsaiatzen dituzte, beste batzuk herri kiroletan parte hartzeko prestatzen dira, herriko korala ere goiz partea kaleetan barrena abesten pasatzeko ahotsa eta sasoi bateko abestiak prestatzen aritzen dira, beste batzuk ordea, nahikoa dute arropak prest izaten egunak ekarriko duenaz gozatzeko.

Gernika-Lumon larunbat honetan, urriaren 4an, ospatuko da Euskal Jaia. Urteen poderioz jai ospakizun garrantzitsua bihurtu da, hilabete horretan ospatzen diren beste bi azoka nagusirekin batera: urriko lehen astelehena eta urriko azken astelehena. Egun horretan ez da faltako zer ikusi, egin edo dastatzekorik. Goizean, sukalki eta ardoaren merkatu bereziarekin emango zaio hasiera egunari, 12etan txupinazoa izango da eta herriko kaleetan zehar kantagunea, Elai Alai dantza taldeko kideak eta Segundo Olaeta musika eskolakoen kalejira egongo da. Hauez gain Herri Kirolen erakustaldiak eta Elai Alai dantza taldekoen Erregelak ere ikusteko eta bertan parte hartzeko aukera izango da. Arratsaldean, herri bazkariaren ondoren, turutada eta erromeriaz ere gozatu ahal izango da .


Urune hotelak ere bat egin nahi du jai honekin. Animatu zaitez gurekin Euskal kultura tradizionalean murgiltzera!

Izaro Bideguren

No hay comentarios:

Publicar un comentario