Urriak 5 ean,hurrengo larunbatean ohikoa bihurtu den bezala, Euskal Jaia
ospatuko da Gernikan, antzinako ohiturak
berreskuratuz. Urteen poderioz handitzen eta indartzen joan den egun
garrantzitsu honek bere pisua hartu du urriko ekitaldietan eta gernikarrak izan
edo ez, denok dotore jantzita, egun aproposa pasatzera animatzen dira aspaldiko ohituretara bueltatuz.
Egun honi hasiera behar den bezala emateko, azoka berezia
izaten da sukalkia eta ardoarekin. Umeak dituzuenoi, esan beharra dago umeen
txokoa ere badagoela merkatu plazan, jolas ugarirekin. Txupinazoa hamabietan
hasten da, eta ostean kupel zabaltzea eta taloen txosnak izaten dira kaleetako
jabe.
Herriko karriketan zehar, Euskal Herriko kanta zahar eta barriak
entzun ahal izango dira hainbat udalerritako kantuzaleekin, eta pertsonai mitologikoak hauen ohorezko
laguntzaile.
Herri kirolekin gozatzeko tartea ere eskaintzen da egun
honetan.
Euskal jaia
borobiltzeko nola ez sabelak bete behar eta honetarako herri bazkaria izango da
merkatu plazan giro euskaldun ezin hobeagoarekin,postreetarako Kantak eta
dantzak izango bait dira Urdaibai eta Elai Alai dantza taldearen eskutik.
Iluntzean, pasilekuan
Egan taldeak emango dio bukaera egunari bere akorde ezagunekin.
Anima zaitez Urriak 5 eko Euskal Jaira Gernikan eta gogoratu
URUNE Hotelak egin duen aparteko PROMOZIOA aste buru ahazte ezina izan dezazun !!
No hay comentarios:
Publicar un comentario