Milaka lagun biltzen dira urtero Urkiolako San Antonio Jaian.
Andoni deunaren eleiza nork ez dau ezagutzen Euskadi
osoan? Arkaitz artean jarrita dago eleiz eder ori. Ara doaz eusko semeak,
batzuk euren osasun billa, besteak gandur aietatik ibarren eta arroen
edertasuna ikusteko.
Bai, aldatz andia dago, baiña zenbatek igaro
dabez aldatz oneik izerdi ta nekearen bildurrik gabe. Eta urteetan pozik igon
dira, aurten zazpigarren eundia ezagututen danean, geiago elduko dira
bertaraiño.
Urkiolako Parke Naturala Aramotzeko
mendilerroak osatzen du eta 5.768 hektareako azalera dauka. arkeko puntu
altuena 1.331 metrotara dago, Anboto mendiaren tontorrean. Gailur horretan bizi
da Mari, Anbotoko Dama bezala ezagunagoa den euskal mitologiako sinbolo
nagusia.
Parke Naturalaren erdigunean Urkiolako
Santutegia dago
Tenplua Antonio Abade eta Paduako Antonio
santuak gurtzeko eraiki zen XIX. mendearen azken urteetan. Dena den, Santutegia
ez da babestutako eremu honetan kristautasunak utzi zuen aztarna bakarra.
Tenplua eraikitzen hasi ziren garaian, erromesaldietan hurbiltzen ziren
bisitari eta erromesei ostatu emateko baseliza eta aterpetxeak sortu zituzten.
Jai garrantzitsuenak urtarrilaren 17an eta ekainaren 13an ospatzen dira, San
Antonio Abadearen eguna bata eta Paduako San Antonioren eguna bestea. Gaur
egun, ospakizun horietan fededun ugari doaz Santutegira.
Nola Ahaztu umeak ginenean Urkiolara joaten ginela kamping
denda batzuk hartuta, bokadilloak eta eliza alboko ezkutaleku batean lo egiten
genuen, historiak kontatuz, izan ere Urkiola beti izan da leku berezi bat.
Urkiola leku berezia dela argitarazi nahi nuen blog
ean, eta gogorapen asko ekartzen dizkit burura.
Tradizioak dioenez, meteoritoari 7 buelta emonez,
fedez Beteta, neska edo eta mutil laguna aurkitzen laguntzen digu San Antoniok.
No hay comentarios:
Publicar un comentario