viernes, 14 de diciembre de 2012

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko eguna ospatu zen eta ondorioz, munduan zehar hainbat ekitaldi egin ziren egun hau ospatzeko. Ekialdetik hasi eta Mendebala arte, gure mugetatik at, kantaldi, irakurketa saio, bazkari eta edari antolatu zituzten, batez ere Euskal Etxe ezberdinen eskutik.

Gurean ere izan zen bai, ekitaldia nahikoa, hala nola, Donostian antolaturiko “Ika-Mizka” mahai inguruak edo Gasteizen egindako sari banaketa, euskara sustatzen lagundu duten gasteiztar ezberdinei Luzarraga sariak banatuz, alegia.

Lan munduan ere euskararen erabilera sustatzen duten erakundeei ziurtagiriak banatu zitzaizkien azaro bukaeran. Gero eta gehiago izanik Bikain ziurtagiriak lortzera animatzen direnak aurten 121 erakunde izatera iritsi dira eta horretarako ebaluatzaile klubean 320 pertsonek dihardute lanean.

Ondorioz, Euskararen nazioarteko eguna egunero izan dadin lan egiten dugunok gero eta gehiago garela esan daiteke. Guk, Urune Hotelean eta baita Enbor Kontsultoreaken ere, euskarari bere tokia eman nahi izaten diogu eskainitako zerbitzu guztietan euskararen presentzia bermatuz.


Izaro Bideguren

No hay comentarios:

Publicar un comentario