Betidanik dakit gure
etxe hau, URUNE, bizirik dagoela.
Sentitu egiten da. Izenetik hasita. Izatez, Uriguen goikoa da eta hala da,
Muxikako uri edo hiriaren goikaldean baitago kokatuta. Eta beheragoko
baserritik bereiztearren, Uriguen hura ere, Goikoa jarri zioten abizenez.
Auzokoak beti deitu diote Urune, eta gu ez gara inor bere nortasuna aldatzeko,
beraz Urune izenarekin hartu dugu besoetako.
Gurea diñot baina askorena izan da ... eta da. Izan ere,
azken 10 urteotan gu gara biztanle, eta gure familia, eta gure lagunak, eta
gure bezeroak … Lehenago, auzoko familiak bizi izan dira. Hondatuta egon den
urteetan, inguruko ume eta gazteek hainbat sarrera klandestino egin dituzte
gordetzen dituen misterioak deskubritu nahiean. Eskubide gehiagorekin, tokiko
patari eta animaliak kabia egin zuten negu latzak gainditzeko.
Antza denez, 1780. urtean eraiki zen, orduko etxe dotorea
izateko asmotan. Sarrera zabala, eskailera erosoak, harria eta egurraren
nortasuna agerian … Orduko eraikuntza arauak betetzen ditu: iparrari alboa
emon, aurrea ekialdera eguzkiaren argitasuna eta beroaren bila. Atzea iparreko
hotzetatik babesteko, orduan egiten zen bezala, artea eta antzeko zuhaitz
sendoak landatu zituzten. Oraindik ere bere enbor erraildoiak haize boladak harrotasunez
gelditzen ditu gure arteak.
Barruan, erdi arotik datorren ikaskuntza Euskal baserrietan:
sabaia eta bedarra gordetzeko tokia etxetik isolatuta harrizko orma lodi eta
sendoen bitartez, suterik egotekotan, etxe bizitza salbu mantentzeko. Sukaldea
eta beheko egoitza abereekin konpartitzen zen eta horregatik, behien eta
txarrien askak eskatzera, sukaldera ematen dute, inolako itxierarik gabe.
Orduko berogailua animalien berotasunetik zetorren eta sukaldean sortutako
hondakinak erreziklatzeko sistema bikaina zen zuzenean asketara botatzea.
Lehioetan, geroago jarritako burdinezko barroteak daude
oraindik. Antza, 1815 inguruan, Jose Bonapartek gidatutako frantsezen
etorreratik babesteko eta geroko guda karlisten usainera.
Eta guda batetik bestera. 1937. Urtean, Gernika erre zuteneko
urte beltz hartan, Urunen baegoen alkoba izkutu bat, armairu pisutsu eta sendo
batez tapatuta. Gela batetik beste txiki horretara pasatzen zen baina jakin
ezean, inork ez luke esango txoko hori egoenik ezta.
Armairua oraintsu berriztu dugu eta berreskuratu du bere
tokia etxean. Galdetu ezkero …, entzutekoak izango dira bere atzean izkutatzen
ziren gudarien pena eta bizipenak.
Orain dela gutxi, bezero bat ikusi nuen Uruneko orma bati
besarkatuta, negarrez eta beste bat atzeko arte zaharrean eskuak jarrita bien
arteko energia konpartitzen.
Urunen inor ez dagoenean, orduan hitz egiten du ozen etxeak.
Bere bihotzaren taupadak entzuten dira. Naturak bere sustraietan sortutakoa,
harria, egurra, burdina, … eta hainbat arimak elikatutakoa.
Negar, barre, beldur, amets, … hauek ematen diote jana eta
indarra, lehen eta orain. Horregatik sentitzen dugu ez daukagula eskubiderik
izaki hau hiltzen uzteko.
Uruneko ateak zabalik daude bizia konpartitzeko prest dauden guztientzat.
Siempre he sabido que
nuestra casa, Urune está viva. Así comienza el artículo que he subido al blog, en euskera,
que es como me ha nacido. No por ello quiero dejar de compartir con todas
vosotras (me refiero a las personas que nos seguís), las sensaciones que recojo
en el mismo.
Desde su nombre, cariñosamente acuñado como Urune por los
vecinos y vecinas del barrio (aunque su nombre oficial sea Urigüen Goikoa)
hasta quienes han habitado sus entrañas desde que se construyera en 1780
han sido y son parte de su vida. Y como
no, nuestra familia, amistades, clientes del Hotel …
Urune guarda los miedos de quienes pusieron barrotes en sus
ventanas en 1815 para protegerse de los franceses de Jose Bonaparte y esconde
tras un inmenso armario el hambre y la tristeza de quienes se refugiaban en una
alcoba secreta, en la Guerra Civil.
Hace poco vi derramar sus lágrimas a una cliente abrazada a
la piedra de una pared de Urune y en ocasiones he podido observar a distintas
personas poner sus manos en la centenaria encina en un baile en el que
compartían su energía.
Urune habla alto cuando no nadie le oye. Es entonces cuando
se sienten sus latidos. Los creados por la naturaleza en sus piedras, madera y
hierro … y los alimentados por tantas almas.
Reír, llorar, temer, soñar, … le alimentan y le dan fuerza. Y
pienso que no tengo derecho a dejar que muera este ser.
Las puertas de Urune están abiertas para quienes quieran
compartir su vida.
Aurkene Redondo Ikazuriaga
Urune Hoteleko Zuzendaria