Jadanik 23 urte pasa dira Ibilaldia
azkenengoz Gernikan izan genuenetik eta egia esan atzo izan zela dirudi.
“Ikastola,
haustu euskararen oskola” izan zen orduko leloa. Jai giro, zalaparta, musika
festa eta jende multzoaren oroimena datorkit burura, 10 urteko neskato koxkorra
baino ez nintzan eta. Datuek diotenez 35.000 lagun inguru bildu ziren. Ez dago
batere txarto.
Azkenengo lau urteetan Bermeo, Ondarroa,
Trapaga eta Portugalete izan dira protagonistak eta orain guk dugu Ibilaldia
ate joka. Oraingo igandean ospatuko da,
ekaina estreinatzen hileetan komunikabide guztietan iragartu den ikastolen arteko
festa garrantzitsu hau.
Eguna koloretsu hasteko ametsa dute
Ikastolak, graffiti erakustaldiekin sari bikainez josita eta hau dena dantza
taldeez animatuta. Badakigu leloa
“Euskararen bihozfera “ hitz joko polita eginez: euskararen bihotza, euskararen
biosfera, Urdaibai biosferaren erreserba erdi erdian. Euskara dugun altxorra gure
ingurumena babesten dugun bezala babestuz.
Ibilaldi
guztietan gertatzen den bezala, hemen ere ibilbide bat dago finkatuta, eta hau
egiteko ingurumenaren zainketa berezia eskatzen da antolatzaileen eskutik,
Gernikako Seber Altube ikastola hain zuzen ere. Oinez edo bizikletaz egitea
gomendatzen da eta honetan gain, hondakinak birziklatu eta lurrera ez botatzea,
uraren kontsumo arduratsua, atmosferaren kutxaduraren kontra, kultur elementu,
paisaia eta naturaren elementuak kutxatu gabe eta hondatu gabe ibiltzea .
Goizeko 10
etan emango zaio hasiera Europako parketik Ibilaldiari eta ikusten duzuen
bezela ez dago adin mugarik, ezta amaiera
ordurik ere. 100.000 pertsona inguru espero dira oraingo urteko jardunaldian. Gernika guztia hartu da ibilbide bezala, Lurgorritik
Forura arte eta buelta, ibilbidean zehar
ere txistulari, trikitilari, gaitero etabar egongo direlarik jaia poz giroz
animatzeko.
Urune
Hoteletik bat egiten dugu gure herrian ospatzen den Ikastolen jai honekin gure
printzipioekin bat egiten duten hainbat elementu lantzen bait dira bertan:
euskara eta euskal kulturarekiko atxikimendua eta ingurugiro jasangarritasuna
besteak beste. Urune Hotela ere Euskararen bihozfera sendotzen!!
Ikusi jarraian jarri dizuegun egitaraua
eta ibilbidea eta goza ezazu euskaraz!!
Iraultza Ibaibarriaga
Harreragilea Urune Hotelean